GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora Urrezko lehiaketa

Zazpi bikote lehiatuko dira maila nagusian I

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Zazpi bikote neurtuko dira bihartik aurrera jokatuko den Binakako Urrezko Aizkoran. Lizarran abiatuko da, eta finala otsailaren 22an jokatuko da Azpeitian, 12.00etan hasita.

Bi multzotan banatuta neurtuko dira. Lehenengoan, Larretxea-Atutxa II.a, Lopez-Vicente, Arria V.a-Rekondo eta Mindegia-Senosiain I.a arituko dira. Aurtengoan, bikote bakoitzak ordezko bat izango du, eta bietako norbaitek aritu ezingo balu, ordezko horrek bakarrik jokatu ahal izango du. Zerrendari jarraituz, Zubiaga, Barberena, Lasa eta Etxeberria dira ordezkoak. Bigarren multzoan, Arrospide-Azurmendi, Nazabal-Mugertza II.a eta Olasagasti-Txapartegi neurtuko dira. Ugarteburu, Mugertza I.a eta Etxebeste dira ordezkoak. Gazteetan ere bi multzotan banatuko dira. Lehenengoan, Larretxea lehengusuak, Mugertza III.a-Akizalete II.a eta Rodriguez-Jauregi izango dira, eta Saralegi-Olano, Gorriti-Vazquez eta Erasun-Kañamares lehiatuko dira bigarrengoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo