Durangoko liburu eta disko azoka
Etxarriko Nafarroa Oinezen «Txikiak handi» aldarri
Odeia AIESTARAN |
Argiñe Ipurtargia, Nafarroa Oinez 2009ko maskota, alboan zutela aurkeztu zituzten atzo jaialdiko material didaktiko eta ludikoak: bost ipuin eta eta Kontu Kontari karta jokoa. Pello Urzelai Etxarriko Andra Mari Ikastolako zuzendariak aipatu zuenez, «pertsonaiari dimentsio literarioa» ematea da asmoa eta kasu honetan, Argiñeren ilusio animatua sortu dute, ipuinekin pertsonaia protagonista izanik, euskara eta hizkuntzen garrantzia islatzen dutelarik. Proiektuan Adur Goikoetxea, Mariasun Landa, Xabier Agurruza eta Eneka Maiz idazleek parte hartu dute. Aurkezpenean gaineratu zutenez, jaialditik ateratako etekinak ikastolaren eraikin berrirako erabiliko dira.