GARA > Idatzia > > Mundua

Greziako kaleek su hartu dute Poliziak adingabe bat hil ondoren

Greziako hiri garrantzitsuenetako kaleek su hartu dute, larunbat gauean polizia batek Alexandros Grigoropulos hamasei urteko gaztea tiroka hil ondoren. Larunbatean bertan hasi ziren protestaldietan milaka lagunek esku hartu zuten eta makina bat establezimendu, banketxe, egoitza ofizial eta ibilgailu suntsitu zituzten manifestariek. Gobernuak lasaitasuna eskatu zuen eta «erailketa» egotzi zion giltzapean daukaten hogeita hamazazpi urteko agenteari.

p013_f01199x116.jpg

GARA |

Tentsioa ikaragarria zen atzo Atenasen eta Greziako gainerako hiri garrantzitsuenetan. Hedabideek eskainitako bertsioak ez zetozen bat, ordea.

Batzuen arabera, poliziek aurpegia estalita zuten gazte batzuek egindako erasoa saihesteko ahalegina besterik ez zuten egin eta, «zoritxarrez», tiro batek bete-betean harrapatu zuen Grigoropulos gaztea.

Hildakoaren inguruko hedabideek bestelako gertakizun baten berri eman dute ordea: Exarchia izeneko auzo borrokalarian sartu ziren poliziak, bertan zeuden ehunka gazteren erreakzioa eraginez eta hildakoari propio tiro eginez.

Greziako kaleetan ikusi ahal izan diren irudiek gerra batek eragindako txikizioa ekartzen zuten gogora. Harriak eta molotov koktelak, gas negar-eragilearen eta tiroen aurka. Atenas hiriburuko erdigunea itxi egin zuen Poliziak. Prokopis Pavlopulos Barne ministroak eta Poliziak berak gaztea hil izanak eragin omen dien samina agertu zuten, eta arduradunei «zigor eredugarria» ezarriko zaiela agindu zuten. Hiru fiskal ari dira gertatutakoa ikertzen.

Atxiloketa esanguratsua

Handik ordu batzuetara jakinarazi zuten hogeita hamazazpi urteko polizia batek egin zuela tiro hiru aldiz, eta berak hil zuela gaztea. Beste polizia bat ere atxilotuta daukate, besteari laguntza eman izanagatik. Hain denbora gutxian erailketaren arduradunak atxilotu izana oso esanguratsua da: Gobernuari ez zitzaion batere gustatu egoerak hartu zuen bidea, istiluak gero eta larriagoak baitziren hainbat puntutan, eta gauzak bere onera ekartzeko ahalegina lehenbailehen egitea erabaki zuen, bestela egoerak okerrera egingo zuelakoan.

Larunbatean hasi ziren istiluak, Grigoropulos gazteari gaueko bederatzietan tiro egin eta berehala. Adingabea zaurituta eraman zuten erietxera eta bertan hil zen. Exarchia auzokoak ordurako kalean ziren, Poliziaren gehiegikeria salatzeko eta Costas Caramanlis eskuindarraren Gobernuaren dimisioa exijitzeko. Prokopis Pavlopulos Barne ministroak dimisioa aurkeztu zion atzo goizaldean Caramanlisi, baina lehen ministroak ez zuen onartu.

Hasiera batean Poliziak jakinarazi zuen agenteak tiro egin zuenean gazte batzuk bere aurka molotov koktelak jaurtitzen ari zirela. Atenasko Indymediak emandako informazioaren arabera, tiroak hasi aurretik ez zen istilurik; gazteen eta agenteen arteko ika-mika besterik ez. Botilaren bat bota zieten poliziei, baina molotov koktelik ez.

Infoshop News hedabide anarkistak jakitera eman duenez, Grigoropulos bera ere anarkista zen. Indymedian ikusgai dagoen argazki batean, Poliziak hildako adingabea ile luzearekin ageri da, Sex Pistols punk talde britainiarraren kamiseta bat soinean duela.

HASERREALDIA

Gutxienez hogeita hamar establezimendu, banketxeetako hamasei sukurtsal eta hamahiru ibilgailu suntsitu zituzten manifestariek lehenengo orduetan, suhiltzaileek atzo arratsaldean jakinarazi zutenez.

«Que se vaya el Gobierno de los asesinos»

Ayer, al mediodía, el rechazo a la actuación policial volvía a las calles cuando unos 500 manifestantes arremetieron con piedras y bombas incendiarias contra el cuartel central de la Policía en Salónica. Mientras, unas 10.000 personas se habían congregado en el centro de Atenas para iniciar una marcha por las calles principales de la capital hacia el cuartel general de la Policía, ubicado en la avenida Alexandras, cuyos comercios y bancos estaban en llamas ofreciendo una imagen más propia de una guerra. «Que se vaya el Gobierno de los asesinos», «Asesinos de un niño», fueron algunos de los lemas que se leían en las pancartas de los manifestantes.

Estos acontecimientos recuerdan en Grecia al caso de Michalis Kaltezas, un joven de 15 años que en 1985 resultó muerto durante una manifestación en el barrio de Exarchia a causa de un balazo de un policía. El caso fue origen de manifestaciones y enfrentamientos entre las fuerzas uniformadas y grupos de jóvenes durante varios años, especialmente en el citado barrio.

Los partidos de la oposición condenaron el homicidio del joven anarquista y Mania Vasepski, portavoz de la Red de Derechos Humanos, que junto con otras agrupaciones ha convocado manifestaciones de protesta, declaró a los medios atenienses que «vivimos en un Estado policial». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo