Laugarren garaipena jarraian
Barneko jokalarien lanari esker, zortzigarren dira orain bilbotarrak
Motelegi jokatu zuen talde bizkaitarrak, Salgadok eta Blumsek baloia larregi erabiltzen zutelako eskuetan. Weis, Guardia eta Banicen indarrak eman zion garaipena Vidorretaren taldeari. Txekian jokatuko dute bihar bilbotarrek Eurocupeko hirugarren partida.
BILBAO BASKET 83
CAI ZARAGOZA 67
Anartz GORRITI
Bolada onak, txarrak bezala, inertzia sortu ohi du. Inertzia aldekoa bada; hots, haizea alde izanda, errazagoa da irabaztea. Hala, nahiz eta partida onegia egin ez, Iurbentia Bilbao Basketek laugarren garaipena erdietsi zuen jarraian eta, ondorioz, sailkapeneko zortzigarren postura igo dira Txus Vidorretaren gizonak sei garaipen eta bost porrot pilatuta.
CAI Zaragozak oso lan eskasa egin zuen -etxetik urruti jokatzen duen aldiro ohikoa du- eta ez zuen une bakar batean irabaz zezakeen itxurarik eman. Hala ere, bizkaitarrek ez zuten azkenera arte ihes egiterik lortu. Antolatzaileek baloia larregi edukitzen zuten eskuan eta aurkariek galdutako baloiei ez zieten behar adinako etekinik ateratzen.
Horrez gain, hiruko larregi jaurti zituzten Vidorretarenek, oso ehuneko pobreaz. Zorionez, bizkaitarren defentsak, Weisen eskutik, maila bikaina eman zuen berrogei minutuetan zehar. Erasoan, berriz, barruko gizonek, Guardiak eta, batez ere, Banicek, erabaki zuten neurketa beltzezko gizonen aldera.
Aulki luzeagoa
Aurreneko laurdenean jokoa oso parean ibili zen, eta 26-22 amaitu zen etxekoen alde. Defentsek ez zuten artean behar adinako indarrik erakusten.
Alabaina, CAI Zaragozan Quinterosek eta Larry Lewisek bakarrik egiten zuten min; bizkaitarren artean jokalari gehiagok erakusten zuen maila, Aragoikoek baino aulki luzeagoa dutela erakutsiz. Hala, Blumsen eta Savovicen eskumutur finak aurreneko abantailak eman zizkion talde bilbotarrari. Bigarren laurdenetik aurrera, atzeko lana gogortu ahala, aldea areagotu egin zuten Vidorretarenek. Carles Marco ez zen Zaragozakoen erasoa zuzentzeko gauza eta, bitartean, Salgadoren eta Reckerren hirukoek hamar puntuko zuloa irekitzea lortu zuten.
Atsedenaldira 40-32 iritsita, garaipenak patrikan zirudien, baina Curro Seguraren taldeak ez zuen amore eman nahi, eta 2-3 zonakako defentsa ezarrita, buruko min dezente eragin zion talde bilbotarrari. Eskerrak azken minutu horietan Banicek eta Guardiak duten maila erakutsi zuten.
Hala ere, ezer ospatzeko astirik ez dute beltzezko gizonek, bihar bertan Nymburken aurka jokatu beharko baitute Eurocupeko hirugarren partida.
Arnaitz GORRITI | BILBO
Hay que aprovechar lo máximo posible las buenas dinámicas. Por tanto, resultaba lógica la satisfacción de Txus Vidorreta tras la nueva victoria obtenida ayer por sus hombres.
«El partido tiene una lectura muy positiva, que es nuestra cuarta victoria consecutiva, dejando por cuarta vez en 67 puntos, o menos, a nuestro rival», confesó. «En una muy buena dinámica, con todos los jugadores aportando en anotación y con la línea de seguir con este mismo trabajo el martes», añadió, refiriéndose al choque de mañana.
Sobre el encuentro en sí, Vidorreta quiso subrayar el gran partido de los suyos en la faceta defensiva, máxime cuando enfrente había un rival «duro y «con jugadores expertos», según el criterio del técnico de Indautxu.
«El CAI es un equipo duro, con jugadores expertos como Quinteros. Sabíamos que ellos suelen entrar muy bien en los partidos, y así ha sido, ya que no hemos estado mal en defensa, pero nos han sacado ventajas. la entrada de Savo ha sido muy importante para dotarnos de cierta alegría ofensiva».
«A partir de ahí, el equipo ha trabajado muy bien en defensa, y ellos han estado incómodos al jugar en posicional», destacó el entrenador bilbaino.
Por último, atendiendo a las preguntas, Vidorreta reconoció el gran partido del croata Marko Banic.
«Marko aparece con dos recuperaciones en el acta, lo que me hace ilusión, ya que eso significa que se está poniendo las pilas. Físicamente está mejor y entre él y Salva Guardia han abierto la lata en el último cuarto y logrado una ventaja interesante».
A. G.