GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

ZIKLO-KROSA Munduko Kopa

Nysek laugarrena lortu du, Vantornout menperatuta

Beste behin ere flandestarrak nagusitu ziren. Ibilbide berria izan zen antolakuntzaren lorpen handiena

p033_f01_199x164.jpg

Unai IRARAGORRI | IGORRE

Sven Nys maisuak beste erakustaldi bat eman zuen atzo Igorreko Munduko Kopan eta laugarren aldiz altxatu zituen besoak flandestarrak. Edonola ere, ez zen garaipen erraza izan; izan ere, Klaas Vantornout aurkari gogorra izan zen. Horregatik, azkenaurreko itzulira arte ez zen proba erabaki.

Antolakuntzak prestaturiko ibilbide berriak ezin hobeto hartu zituen asteko zaparradak, lokatza izan arren. Hortaz, goi mailako ziklo-krosaz gozatzeko aukera izan zuten zaleek .

Hasieratik hartu zuten burua Nysek, eta Vantornouten eta bere artean lehia ederra erakutsi zuten. Beste aurkariak, ordea, bigarren mailan geratu ziren, ezinean.

Nysek berak aurrea hartu eta erritmoa bizitu zuen; baina Vantornoutek oso ongi eutsi zion txapeldunaren gurpilari. Bi horiek eta Vervecken, Pauwels eta Al txirrindulariek boskotea osatu zuten buruan.

Itzuliz itzuli, Nys eta Vantornout nagusitu ziren baina garaipena nork lortuko zuen ez zegoen hain argi. Vantornoutek arazo mekanikoak izan zituen, eta Nysek metroz metro erabakiak hartu zituen eta beste txapela jantzi zuen podiumean; Vantornout bigarren helmugaratu zen eta Vervecken beteranoak podiuma itxi zuen.

Daniele Pontoni italiarrak marka du Igorren, sei aldiz irabazi baitu bertan; Nysek lau garaipen pilatu ditu, azken hiru ekitaldietan eta gaitasuna eta adina -32 urte- du gehiago ere lortzeko.

Oraindik erregea da Nys. Goitik behera nagusitu da azken denboraldietan, Superprestigio eta Munduko Kopa txapelketak irabazi ditu, baina Munduko Txapelketa bakarra. Horrek, berriz, ez dio ametsa burutik kentzen, helburu bera du beti, garaipena eskuratzea.

Aurten, Albert eta Boom gazteek goi maila eman dute eta Nysek porrotak jaso ditu, baina Albert min hartuta dago eta Boom Lanzaroten entrenatzen da. Etorkizunean protagonista nagusiak izango dira, baina Nysek oraindik asko du esateko. Bestetik, mendiko bizikletan lehiatzen hasi da azken urteetan eta bederatzigarren sailkatu zen Beijinengo Olinpiar Jokoetan. Izan ere, Londresko 2012ko Olinpiar Jokoak izango ditu azken geltoki, eta domina lortzea izango du xede nagusia.

Euskaldunei so, maila makala eskaini zuten; lau ziren irteeran, Ruiz de Larrinaga, Murgoitio, Yus eta Juarez, eta aurrenekoak izan zen onena, 30. sailkatuta, itzuli batera. Beti bezalaxe, aldea nabarmena da.

euskaldunak

Javier Ruiz de Larrinaga izan zen onena euskaldunen artean, baina Nys eta beste txirrindulari batzuen mailatik urrun. Lau euskaldun ziren irteeran, Ruiz de Larrinaga, Yus, Murgoitio eta Juarez eta arabarra izan zen aurrenekoa helmugan, itzuli batera.

La revancha está servida hoy en Asteasu con una brillante participación

La prueba internacional de Asteasu toma el relevo hoy de Igorre y lo hará por todo lo alto en su décima edición.

La carrera nació con modestia en 1999, pero cada año se ha superado hasta convertirse en un referente. Su cartel de este año es inmejorable: Nys, vencedor el pasado año, Vantornout, Vervecken y Wellens, los cuatro mejores ayer en Igorre, están citados en la salida de Eizmendi.

Stybar, Vanthourenhout Aernouts, Mourey y Page completan la nómina de extranjeros. David Seco, por su parte, ganador ya en Asteasu en una ocasión ante Vervecken, tratará de demostrar su buen estado de forma.

La carrera élite, en directo por ETB, comenzará a las 15.45.

Nys consolida su liderato en la Copa del Mundo

Gracias a su brillante victoria de ayer en Igorre, Nys se consolida en la primera plaza de la general de la Copa del Mundo. El flamenco del Landbouwkrediet ha dado un paso de gigante y suma 355 puntos, por 279 de Wellens, 273 de Stybar y Pauwels y 243 de Vantornout.

Mujika, Nadal y Lastra, otros vencedores

Ione Mujika no tuvo rivales e la categoría femenina en Igorre y logró una nueva victoria. En juveniles, Iñigo Gómez se quedó con la miel en los labios, superado por el catalán Josep Nadal. Por último, Jonathan Lastra sí puedo con el gallego Rodríguez en la categoría cadete.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo