GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Ziklokros Nazioartekoa

Wellensek gidoia apurtu du Asteasun, Nys izarra menderatuta

Lehia polita izan zen bi flandestarren artean, amaierako esprinta erabakigarria izan zen lasterketan.

p037_f02_111x111.jpg

Unai IRARAGORRI | BILBO

Bart Wellensek ezustekoa eman zuen atzo eta Asteasuko ziklo-krosa bereganatu zuen, Sven Nys menperaturik. Bi flandestarren arteko lehia ederra izan zen atzo Eizmendi auzoan eta aspaldiko partez faborito nagusiak huts egin zuen.

Parte-hartzea bikaina zen irteeran eta atzerritarrek onenak eman zituzten lasterketan zehar, hau da, Wellensek, Nysek, Vantornoutek, Vanthourenhoutek, Stybarrek, Aernoutsek eta Moureyk; Vervecken, berriz, ez zen azaldu. Berriro ere, euskaldunek oso urrunetik ikusi zituzten lehendabiziko postuak.

Vantornout bizi hasi zen, bezperan Igorren bezala, baina ez zuen behar adinako surik zangoetan. Nys, ordea, lasai xamar atera zen eta aurkariak buruan tartekatu ziren.

Hirugarren itzulian, Nysek erritmoa bizitu zuen, eta Wellensek eta Stybarrek besterik ez zuten txapeldunaren gurpila harrapatu. Ibilbide teknikoan, Wellensek eta Nysek dohainak atera zituzten eta besteak nabarmen utzi zituzten atzean. Ustekabea Zaballa kantabriarrak eman zuen lehendabiziko itzulietan, onenen artean lehiatzen, eta probaren burua ere hartu zuen. Edonola ere, nekea sumatu eta atzera egin zuen.

Stybar, Vanthourenhout, Vantornout, Aernouts eta Mourey txirrindulariek hirugarren postua izan zuten jomuga.

Nysek ez zuen bakarrik hanka egiteko adinako alderik lortu, Wellens ezin hobeto moldatu baitzen. Hortaz, batera egin zuten azken itzulian, eta esprint ikusgarrian Wellensek garaipena erdietsi zuen maldan gora.

Nysen hainbat urteko nagusitasunak Wellensen ibilbidea ilundu du, batez ere azken denboraldietan, txirrindulari ona den arren. Izan ere, bi aldiz izan da munduko txapelduna eta atzo agerian utzi zuen maila.

Euskaldunen artean ere, ezustea eman zuen Murgoitio bizkaitarrak, Seco eta Yus menperatu baitzituen.

Zeberio es la próxima carrera el domingo

Tras el intenso fin de semana con tres pruebas consecutivas, Ermua, Igorre y Asteasu, el calendario vasco tendrá dos carreras más este mes de diciembre. La primera es el próximo domingo en la localidad vizcaina de Zeberio, mientras que el 28 se disputa el Campeonato de Euskadi en Izki-Kanpetzu (Araba).

David Juárez fue el mejor sub 23, en la 16ª posición

A pesar de que llegó a 7.37 de la pareja Wellens-Nys en la 16ª plaza, David Juárez (Ibaigane Opel) fue el mejor corredor sub 23 ayer en Asteasu. Erlantz Uriarte fue 19º a 9.13, mientras que Ion Izagirre, Daniel Ruiz y Xabier García llegaron a continuación y habían sido doblados por los corredores flamencos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo