GARA > Idatzia > > Kultura

G. F. Händelen «Mesias» lana ikuskizun izango da Victoria Eugenian

GARA | DONOSTIA

La Caixak eta Donostiako Udalak martxan ipini dute G. F. Händelen lan hori hartzen duen ekimena. Gaur eta bihar izango dira emanaldiak, arratsaldeko zortzietan, Victoria Eugenia antzokian. Pieza honetan, hainbat koru gipuzkoar arituko da; besteak beste, Beasaineko Loinatz Abesbatza, Hodeiertz Abesbatza, Oñatiko Ganbara Abesbatza, Ordiziako Oroitz Abesbatza, Errenteriako Landarbaso Abesbatza eta Donostiako Santa Cecilia Korala. Bestalde, Bourgogne Arsys Koroa eta Sevillako Orkestra Barrokoa ere egongo dira. Horiekin batera, ondoko hauek ere parte hartuko dute: Cornelia Samuelis (sopranoa), Carlos Mena (kontratenorea), Luis Vilamajo (tenorea) eta Thomas Bauer (baxua). Zuzendaria Pierre Cao izango da. Azken urte hauetan, Bartzelonan, Madrilen eta Sevillan interpretatu izan dira halako ikuskizunak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo