Arrasateeko akordeoi lehian Nikola Tanaskovicek irabazi du
GARA | ARRASATE
Arrasaten XVI. Nazioarteko Akordeoi Txapelketa izan da asteburu honetan.
Irabazlea hamazortzi urtetako Nikola Tanskovic serbiarra izan da. Orain arteko edizio guztietako garailerik gazteena izan da Nikola. Sari nagusia irabazteaz gain, derrigorrezko piezaren interpretaziorik onenaren saria eta publikoak emandakoa ere lortu ditu. Bigarren lekuan Terhi Sjoblom finlandiarra izan da, eta hirugarrena, Lulu Wang txinatarra. Orotara, hamar herrialde baino gehiagok parte hartu du lehiaketa honetan. Gipuzkoari dagokionez, senior kategoriako irabazlea Cristina Cortina Farras izan da. Bigarren lekuan Nerea Perez Beltran geratu da eta hirugarrenean, Blai Navarro Garcia.