Jaitsiera postuetan
Konfiantza berreskuratu urteko azken txanpari ekiteko
Gorritxoek igandeko jipoia lehenbailehen ahaztu nahi dute, hurrengo partida garrantzitsuak lasaitasunez jokatu ahal izateko.
GARA | IRUÑEA
Valladoliden aurka gertatutakoa ez da izan Osasunak denboraldi honetan jaso duen lehen jipoia baina bai, ziur aski, mingarriena. Gorritxoek, hala ere, lehenbailehen ahaztu nahi dute: sekulako garrantzia dute hurrengo bi partidek eta konfiantza eta lasaitasuna berreskuratzea ezinbestekoa da horiei behar bezala ekiteko.
Argi dago, tartea gero eta handiagoa denez, bi garaipen eskuratzeak ere ez duela jaitsieratik irtetea ziurtatzen, baina behintzat Gabonetako etenak markatu ohi duen muga psikologikora egoera itxaropentsu batean heltzea ahalbidetuko luke. Estatistiken garrantzia erlatiboa den arren, azken hamarkadan gertatutakoari begiratuta, argi dago zein garrantzi izan dezakeen taldeek Gabonetan duten postuak: jaitsiera postuetan zeudenen erdia bigarren mailara joan da Liga amaieran.
Hurrengo aurkariak zeintzuk diren ikusita, garrantzia areagotzen da. Ez hainbeste, beharbada, Getaferen kasuan, baina dudarik ez Recreativori dagokionez. Talde iruindarrak baino puntu bat gehiago besterik ez dute andaluziarrek; Colombinon irabaziz gero, beraz, Osasunak azken postua utziko luke, horrek maila psikologikoan izan ditzakeen ondorio onuragarriekin. Galduz gero, berriz, nafarren desabantaila makalgarria izango litzateke: Recreativok lau puntuko aldea lortuko luke eta 17. postua, salbazioaren muga, kasu txarrenean, zazpi puntura geratuko litzateke.
Amesgaizto hori saihesten saiatzeko bi arlotan lan egin beharko du Jose Antonio Camachok: jokoari dagokionez, ezinbestekoa du Osasunak Liga hasieran defentsan erakutsitako sendotasuna berreskuratzea, azken asteotan sartzen ari den golei etekina ateratzeko; eta buruari dagokionez, azken jipoiek makaldutako konfiantza indartu beharko du entrenatzaileak.
Zorionez, bigarren arloa, behintzat, dirudienez nahiko landuta dago, Camachok berak eta jokalariek azken orduetan azaldu dutena kontuan hartuta. «Ez dugu amorerik emango», azpimarratu zuen entrenatzaileak igandean. Eta diskurtso berari ekin zion atzo Dadyk.
«Egoera honetan ere, alde positiboa bilatzen saiatu behar dugu -esan zuen aurrelariak-. Adibidez, igandean joko ona egin genuen». Eta igandero hala egiteko gai ikusten du Osasuna, «behetik irteteko taldea» dutela uste baitu.
Denboraldian zehar ohiko bilakatu den diskurtsoa errepikatuz, afrikarraren ustez, «garaipen bat» da taldeak behar duen bakarra. Batez ere igandeko partida garrantzitsuan lortzen badu. «Huelvan irabaziz gero, animoa eta konfiantza handia irabaziko dugu. Hiru puntu horiek denok ikusi nahi dugun Osasunaren hasiera markatuko lukete», azpimarratu zuen Dadyk.
Camachok ezin izan zuen azaldu Valladoliden aurkako berdinketaren arrazoia. Dadyren ustez, beldurragatik galdu zituen bi puntu Osasunak. «Lasaitasuna emango ligukeen garaipenak alde egitearen beldur izan ginen. Behean zaudenean, horrelako gauzak gertatzen dira».
Juanfran no podrá viajar a Huelva, después de que el Comité de Competición le impusiese ayer un partido, de sanción. Camacho tampoco podrá contar con los lesionados Margairaz, Roversio y Delporte, mientras Josetxo, Pandiani y Vadócz trabajan, de momento, por su cuenta.
Osasuna Veteranos disputará el sábado un amistoso frente a un equipo de empresas colaboradoras con la Fundación. Además, participará en la fiesta de la Asociación Navarra de Niños con Cáncer y el día 20 acudirá a la Asamblea Anual de la Federación Española de Asociaciones de Futbolistas Veteranos.
Si el partido es casi una final para Osasuna, otro tanto puede decirse de un Recreativo que, en caso de derrota, relevará a los rojillos en el último puesto. Así que el club andaluz ya se ha puesto manos a la obra para que el Colombino se convierta en un aliado de su equipo.
El Recreativo hizo ayer público un comunicado bajo el título «Todos a una..., ante Osasuna», en el que reconoce que la del domingo «es una gran cita y a nadie se le escapa. La victoria en Mallorca ha espoleado las ilusiones de la familia albiazul, que desde todos los sectores quiere cerrar filas para vencer a Osasuna y confirmar el punto de inflexión». La nota insiste en que «jugadores, técnicos, Consejo de Administración, medios de comunicación y, por supuesto, la afición, quieren hacer frente común en una sola dirección».
En el plano puramente deportivo, Lucas Alcaraz no podrá contar para la cita ni con Iago Bouzón, que sufrió una rotura fibrilar en Mallorca, ni con Poli, sancionado por acumulación de amonestaciones.
GARA