GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskararen orekaren bila ariko dira BECeko oholtza gainean

Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak datorren abenduaren 13an Barakaldoko BECen ospatuko duen ekitaldiaren nondik norakoak agertu zituzten atzo Xabier Mendiguren idazkari nagusiak eta Eneko Olasagasti zuzendari artistikoak. Besteak beste, orekarekin jokatzen duten ikuskizunak izango dira bertan, hain zuzen ere «oreka galtzeko arriskuan egonda ere, orekaren bila dabiltzan artistak eta eszenaratzeak izango dira ardatz» argitu zuen Olasagastik.

p018_f01_097x161.jpg

GARA |

«Zirkuko zenbait elementu erabiliz, euskarak egun bizi duen egoera» irudikatuko dute abenduaren 13an Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak Barakaldoko BECen iluntzeko 18.00etatik aurrera egingo duen ekitaldian. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiarekin batera, Eneko Olasagasti ekitaldiko zuzendari artistikoak eman zituen atzo azalpenak.

Olasagasti idazle eta zinema nahiz antzerki zuzendariak azaldu zuenez, «BECeko ekitaldiak ez du ikuskizun hutsa izan nahi, baizik eta euskararen egoeraren isla». Gaineratu zuenez, «egoera hori modu ikusgarrian agertarazten saiatuko gara ordu eta erdiko taularatzearen bitartez». Olasagastiren hitzetan «ikusgarria izateaz gain, euskarak bizi duen egoera hauskorraren erakusle izango da» Bizkaia Arenako emanaldia. Orekarekin jokatzen duten ikuskizunak izango dira nagusi, «oreka galtzear egonda ere orekaren bila dabiltzan artistak eta eszenaratzeak izango dira ardatz».

Atzo azaldu zutenaren arabera, orekariak, malabaristak eta pailazoak egongo dira. Izango da 12 metrotara zintzilik dauden oihaletan dantza egingo duenik ere. Hala ere, Kontseiluaren helburua ez da ekitaldia zirkuko ikuskizunez betetzea «horietako bakoitzak elementu lagungarriak izango baititu» gaineratu zuen Olasagastik. Aktoreak, bertsolariak, musikari eta kantariak igoko dira taula gainera, betiere, «sinpletasunak ematen duen edertasuna bilatuz».

Musikak indar handia izango du BECeko ikuskizunean, denera, zazpi musikari arituko baitira Pascal Gaigneren zuzendaritzapean. Hainbat arlotako artistak bilduko dira, besteak beste Kirmen Uribe, Uxue Alberdi, Xabi Paya, Elena Irureta, Asier Hernandez, Mikel Urdangarin, Patxo Telleria eta Mikel Martinez.

Ospakizunetik harantzago

Kontseiluko idazkari Mendigurenek adierazi zuenez, «abenduaren 13koa ospakizunaz harago doan ekitaldia izango da». Beren hitzetan, Kontseiluak euskararen normalizazioa erdiesteko lanean tinko jarraitu du datozen urteotan. Hamargarren urteurrena ospatzen den honetan, ordea, «salto berri bat emango dugu, ehuneko ehunean euskaraz bizi ahal izatea lortu nahi badugu, behar-beharrezko izango den jauzia».

Kontseiluko kidearen arabera BECen egingo den ekitaldia «mugarri gisa uler daiteke». Gaineratu zuenez, «abiapuntu izango da Kontseiluarentzat berarentzat, eta bai azken urteotan euskarari beren babesa adierazi dioten herritarrentzat ere». `Bai euskarari' izan da Kontseiluaren irudi nagusia azken urteotan, «orain aldaketarako garaia iritsi da, eta lelo hori berreginda irudikatu nahi izan dugu eman beharreko pausoa» esan zuen idazkariak. Beraz, «`Bai euskarari' esatetik, `Euskaraz bai' egitera pasatzeko garaia da».

Euskara21 pretende esbozar las bases para la política lingüística para los inicios del siglo XXI a través de un proceso que pretende ser participativo. Euskal Herrian Euskaraz por su parte, remarcó el carácter «fraudulento» de este plan a la vez que exigió la oficialidad del euskara en todo el territorio que compone Euskal Herria.

modu ikusgarrian

«Euskarak egun bizi duen egoera modu ikusgarrian agertarazten saiatuko gara ordu eta erdi iraungo duen taularatzearen bitartez» adierazi zuen Eneko Olasagasti ekitaldiko zuzendari artistikoak.

hainbat artista

Besteak beste Kirmen Uribe, Uxue Alberdi, Xabi Paya, Elena Irureta, Asier Hernandez, Mikel Urdangarin, Patxo Telleria eta Mikel Martinezek parte hartuko dute Pascal Gaigneren zuzendaritzapean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo