GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Batzarrera dei egin du Kamaradak, gazte internazionalisten sareak

GARA |

Kamaradak sareak gazte internazionalisten batzarra egingo du datorren larunbatean, hilak 13. Hitzordua Bilboko Zazpikatu gaztetxean izango da, eta «Migrazioa eta aldaketa Euskal Herrian» liburuxka eta abian duten boikot dinamikarako egindako gida aurkeztuko dute bertan, ikasturteko plangintzari begiratu bat ematearekin batera.

Internazionalismoa «buruetatik, eskuetara eramatea» izango da egun horren helburua antolatzaileen iritziko. Praktika internazionalista, herrien arteko borrokarako esparru gisa ulertzen baitu gazteez osatutako sare honek; herriak elkarrengandik ikasiz eta elkar lagunduz, herri subiranoen proiektuak indartu eta aberasten direla uste baitute. Argi adierazi dute beraz, internazionalismoa «ONGismotik eta karitatetik urrun» dagoela.

Arratsaldeko seietan izango da asanblada eta 20.00tan, «erantzule inperialistak salatzeko» ekimenak egingo dituzte. Musika kontzertuekin amaituko dute eguna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo