Gosez bizi diren pertsonak 963 milioi dira, iaz baino 40 milioi gehiago
Gosea desagertzetik oso urrun dago. Elikadura eta Nekazaritzarako NBEren erakundearen arabera, egunero 963 milioi pertsonak pairatzen dute gosea. 2007ko datuekin alderatuta, %40 igo da elikagai eskasia dutenen kopurua. Egoerak okerrera egin dezakeela ohartarazi du.
GARA |
Iaz, 923 milioi pertsonek ez zuten bizitzeko behar beste elikagai, edo, beste era batera esanda, gose-egoera larria pairatu zuten. Aurten, kopuruak gora egin du, jaitsi beharrean. FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera, 40 milioi lagun gehiago (863 milioik) izan dira egoera horretan aurten. Etorkizuna ere nahiko beltza dela ohartarazi zuen atzo Erroman. Izan ere, litekeena da egungo krisi ekonomikoa dela-eta gosea eta bere ondorioak areagotzea. «Urte hasieratik hona, elikagaien salneurria merkatu den arren, horrek ez du elikadura krisia konpondu», plazaratu zuen Hafez Ghanemek, FAOko zuzendari albokoak.
Labore garrantzitsuenen prezioa, esaterako, %50 jaitsi dela adierazi zuen. «Baina, aurreko urteekin alderatuta, garesti izaten jarraitzen du», gaineratu zuen. FAOk dituen datuen arabera, aurtengo urriko prezioen indizea 2006ko hil berekoa baino %28 altuagoa izan da.
Hazi eta ongarrien salneurria, beraz, 2006koaren bikoitza da egun. Ondorioz, baliabide gutxien dituzten nekazariek ezin izan dute ekoizpena handitu.
«Krisiaren ondorioak are larriagoak izango dira hiriguneetako inguru behartsuenetan eta emakumea etxeko buru den familietan. Emakumeak eta haurrak izango dira kaltetuenak», nabarmendu zuen Ghanemek. 2007an munduan 907 milioi ziren elikadura urritasuna pairatzen zutenak. Horietatik ia bi laurden (583 milioi) Asian bizi dira. Atzetik, Afrika dago. Hiru biztanleetatik batek desnutrizio kronikoa du. Kongoko Errepublika Demokratikoak izan du hazkunderik handiena. 2003 2005 artean, gosez bizi zirenak 11 milioi ziren. Iaz, 43 milioira igo zen kopurua. Pentsatzekoa da, datu hori motz geldituko dela azkenaldian izandako gerren ondoren. Milaka lagunek ihes egin dute borrokak zirela-eta.
Hego Amerikan eta Kariben ere goseak gora egin du salneurrien garestitzearen ondorioz.
FAOko zuzendariaren hitzetan, «goseari aurre egiteko ekintza bateratu baten falta dugu. Aipaturiko datuak gabezia horren ondorio zuzena dira».
«Garaturiko herrialdeek ahalegin berezirik egiten ez badute, ezinezkoa izango dugu gosea dutenen kopurua 500 milioitan murriztea», adierazi zuen Jacques Dioufek. Gosea desagerrarazteko urtean 30.000 milioi dolar beharko liratekeela azaldu zuen. «Hori ez da deusik ere, krisi ekonomikoari aurre egiteko herrialde garatuek gastatu dituzten bilioi dolarrekin alderatuta», berretsi zuen.
«Ekainean, Erroman egin genuen gailurrean 11.000 milioi emango zizkigutela esan ziguten zenbait herrialdek. Oraindik ez dugu bakar bat ere jaso. Lehentasuna egungo elikadura krisiak izan behar luke, premiazkoa baitugu konponbideak aurkitzea», helarazi zuen.
Iaz, 907 milioi lagunek ez zuten behar beste elikagai. Horietatik, %65 Indian, Txinan, Etiopian, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Bangladeshen, Pakistanen eta Indonesian bizi dira.
La crisis alimentaria mundial se ha convertido en una nueva amenaza para la lucha contra el sida en África, el continente más afectado por esta pandemia, limitando el acceso de millones de enfermos a los productos básicos y debilitando sus defensas inmunitarias.
La crisis tiene un impacto en el «poder adquisitivo de los pobres, que disminuirá debido al incremento de los precios», señaló el responsable del departamento de Nutrición y VIH/sida del Programa Mundial de Alimentos (PAM) de la ONU, Martin Bloem. La población más empobrecida «gasta ya entre 60 y el 70% de sus rentas en comida», pero la crisis actual «va a aumentar sus déficits en minerales y vitaminas», en particular, ya que no podrán comprar carne o huevos.
«La crisis alimentaria tiene, además, un impacto en la prevención, el tratamiento, los cuidados y la asistencia» a los afectados, confirmó el sociólogo ugandés Peter Atekyereza, que estudia el impacto de la subida de los precios de los alimentos en esta pandemia. Así, indicó que el encarecimiento de precios ha impulsado a las personas a adoptar conductas sexuales de riesgo -«sexo a cambio de comida»- o a emigrar.
Gosea pairatzen dutenen kopurua mila milioira irits ez dadin, gobernuei, emaileei, sektore pribatuei, gobernuz kanpoko erakundeei eta gizarteari dei egin zien FAOk. Ekintza bateratua behar dela esan zuen.