Superprestigioa
Idiartek eman du ezustea Waltari kanpoan utzita
Kubako aurrelaria 32-21 aitzinetik aritu zen, baina ondoren 19-3ko partziala egin zion lapurtarrak. Ezkurrak ere aurrera egin du Kurutxari mendean hartuta.
Jon LEUNDA | DONIBANE GARAZI
Panpi Idiartek eman du Superprestigioko lehen ezustea. Final-laurdenetako bi kanporaketa jokatuz abiatu zen lehiaketa hau, eta lapurtarrak Waltari mendean hartuta finalerdietako txartela lortu zuen. Ezkurrak, berriz, aurreikuspenak bete egin zituen, eta aurrera egin du.
Ez da harritzekoa Idiart amaieran pozez txoratzen egotea. Superprestigioa jokatu ere ez zuen egin behar hasieran, baina Etxetok min hartu du, eta jokatu ezinik geratu denez, bere lekua bete du. Gero, Waltariren aurka 32-21 galtzen joan zen, eta, hala ere, aurrera egin du azkenean.
Lehen kanporaketa honek bi zati izan zituen. Lehenengoan kubatarra jaun eta jabe izan zen, eta erraz egin zuen zuloa. Dena amaituta zegoela ematen zuen, 32-21 aurretik jarri zenean, baina amerikarra akitu egin zen, eta Idiartek ez zion barkatu. Hasteko 11-0ko partziala lortu zuen, eta 32-32 berdindu zuen. Zailena egin zuenean, ez zen kikildu eta aurrera egin zuen, amaieran -40 eta 35- Waltari mendean hartzeko.
Bigarren finalerdia bikaina izan zen, nahiz eta amaieran ez zen ezusterik izan. Ezkurrak 40 eta 39 irabazi zion Kurutxariri, baina biek egin zuten norgehiagoka dotorea. Partida oso orekatua joan zen lehen hogei kintzetan, baina hor hasi zen Urruñakoa aldea ateratzen. 31-27 Ezkurra aurretik zela, saketik falta egin zuen, eta Kurutxari suspertu zen. Gero, Nafarroa Beherekoa 36-39 aitzineratu zen, baina lapurtarrak ez zuen etsi, eta partidari buelta eman zion. Idiart eta Ezkurra elkarren aurka arituko dira finalerdietan.
Aratz Mendizabal (Zaldibia) y Mikel Olaetxea (Lizartza) tienen una cita a las 11.30 en el Beotibar de Tolosa para separar el material con el que el sábado jugarán la final del Cuatro y Medio de Segunda. Mendizabal ya sabe lo que es calarse esta txapela, puesto que fue el campeón en 2006. El ganador sucederá en el palmarés a Iñigo Díaz, quien se impuso el año pasado a Jokin Argote por 22 a 17.
Este mediodía se presenta en Bilbo la segunda edición del Masters BBK, competición manomanista que se puso en marcha las pasadas navidades para llenar el vacío competitivo entre el final del Cuatro y Medio y el arranque del Parejas, a principios de año. Hace doce meses la victoria fue para Aimar Olaizola, que derrotó a Patxi Eugi en el Atano III por un contundente 22 a 6.