BEHI ESNEA
ELBk prezioaren jaitsiera FNSEAren eta sektoreko enpresen ardura dela esan du
FNSEA sindikatuko esne ekoizleen adarrak, FNCL esnegileen kooperatiben federazioak eta FNIL esneki-enpresen federazioak adostutako prezio jaitsiera (%12 2009ko lehen bi hilabeteetan eta %15 martxoan) «soilik beren ardurapekoa» dela adierazi du ELBk, haiek ordezkatzen dituzten laborariak «manipulatuta» sentitu direla nabarmenduta. Ipar Euskal Herrian kalitatezko ekoizpenean aritzen direnak «hobeki moldatzen» direla dio eta «ekoizpenaren eta salmentaren arteko oreka zaintzea oinarrizkoa» dela gogorarazi du.