GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

TKEren Batzar Orokorra

Emakumezkoen liga jokoan, biharko batzarrean

 

GARA | DONOSTIA

Emakumezkoen liga berria izango da Traineru Kluben Elkarteak (TKE) bihar goizean Burgosen (09.30) egingo duen Batzar Orokorraren eztabaidagai garrantzitsuena. Nesken traineruek iaz izan zuten bilakaera onaren ondotik -Kontxan ere aritu ziren lehen aldiz-, TKE Ligan emakumezkoen lehiaketa jokatuko da datorren urtean bazkideek hala erabakitzen badute. Eguneko gai zerrendan agertzen denez, gainera, balizko liga berri horrek babeslea ere lotuta du jadanik.

Bestetik, Urdaibaik izen aldaketa eskatuko du eta hemendik aurrera Bermeo izenarekin arituko da TKE barruan. Batzarrean onartu beharreko beste gaiak ligaren babesleen ingurukoak dira batik bat. Zarauzko Estropadak aurrera begira urte gehiagorako lotu nahi du lekua TKE Ligako egutegian. San Miguel etxeak ere urte gehiagorako kontratua sinatu nahi du. Eta Euskolabel babesle berria izan liteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo