GARA > Idatzia > > Euskal Herria

ostatuen auzia

Polizia frantsesak beste zazpi euskal herritar deitu ditu galdeketa egiteko

Gutxienez zazpi herritar izan ziren konbokatuak atzo ere Baionako komisaldegira, eta Donapaleu eta Donibane Garaziko jendarmerietara. Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi zuenez, azken egunetan jende andana izan da deitua Kalaka edo Xilko ostatuekin lotura dutelakoan. Alderdi edo herri-mugimendu baterekin (Batasuna, Lurra...) zer ikusia baldin badute, itaunketa jasaten dute beren militantziari buruz lagun hauek. Kasu batzuetan galdeketak bi oren irauten du baina beste batzuetan egun osoa. Komisaldegira iritsi orduko atxilotuak daudela jakinarazten die konbokatutakoei. Atzo arratsaldekoazken orduan aske geratu ziren zazpi euskal herritarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo