GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora

Donezteben jokatuko da bigarren jardunaldia

J.L. | DONOSTIA

Donezteben jokatuko da bihar, 12.00etatik aurrera Urrezko Aizkorako bigarren jardunaldia. Lehen multzoko lehenengo saioa izango da, eta ustezko bi faboritoen arteko dema izango da ikusgai.

Larretxea eta Atutxa II.a, egungo txapeldunak, Mindegiaren eta Senosiain I.aren aurka neurtuko dira. Sei proba egin beharko dituzte bi bikoek, eta lanak denborarik gutxienean amaitzen dituztenak izango dira garaile. Lehia estua iragartzen da. Bi beteranoentzat lantegi ona da, baina Larretxearentzat ere bai, baita Atutxarentzat ere. Honek, bera baino askoz ere zaharragoen aurka neurtu beharko du. Jarraitzaileek itxaropen handiak jarri dituzte berarengan, eta hor bere ahala erakusteko parada bikaina izango du.

Doneztebera doazenek, ordea, gazteen mailako lehia ere ikusi ahal izango dute. Amillano eta Vazquez lehiatuko dira Erasun eta Kañamares III.aren aurka. Dabid Amillano Ibai Gorritiren ordez arituko da, Uharte Arakilgoa ez baitago aritzeko moduan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo