GARA > Idatzia > > Kultura

Gazteluen bidez, historia du aztergai Sagredok «Baskoien defentsa» DVDan

GARA | IRUÑEA

Iñaki Sagredo gidoilariak, Gurutz Cilveti eta Mikel Santakiteria errealizadoreek eta Ruben Marcill grabazioko zuzendariak Pamielak argitaratutako «Baskoien defentsa» DVDa aurkeztu zuten atzo, historian murgiltzen den lana. Dokumental batez gain, Edwards konpositore britainiarraren eta Sagredori eginiko bi elkarrizketa jasotzen ditu proiektuak.

Baskoi herrialdearen defentsa ziren gazteluak abiapuntu hartuta, historian zehar egindako ibilbidea landu dute dokumentalean, ondare historikoaren ezagutzan sakontzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, «Baskoiak, Nafarroa, erreinua, indarrak, historia eta ondarea» dira, ezagutza hori laguntzeko erabili dituzten tresnak. DVDak irauten duen ordu erdian, ikuslea Pirinioetatik hasi, «historia legenda bihurtzeko zorian dagoen gunetik», eta Olite, Gasteiz, Hondarribia edo Tuteratik igaroko da.

Bestalde, «gure historia ezagutzeko», horrelako lanekin jarraitzearen garrantzia azpimarratu zuen lan-taldeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo