GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Bixente Vrignon 2008/12/10

Prentsaren lege berria : azeria oilotegian

(...) Arrazoin badira publizitaterik gabeko hedabideen alde kokatzeko. Diru iturrien kezka hori baztertzea baimentzen du botere ekonomikoen presioneetatik at gelditzea. Eta barkatzen dio entzun-ikusleari baldintzatua izatea, betti berriago, modernoago eta modagoago erosteko.

Bainan egun hauetan frantses Parlamentuan eztabaidatzen den legea, ez da publizitatea kentzeko lege bat. (...)

Lege hori, denek ulertu duten bezala, egina da lehen denbora batean, Nicolas Sarkozy-ren lagunei plazer egiteko, hau da TF1 kateko agintariei, politikoki eta ahaideki biziki hurbil dituenak. Lege horren bidez, espero dute publizitatearen parte on bat berenganatzea (...).

Bestalde, egiazko kontrol politiko bat ematen da telebista publikoetan. Italian, Berlusconi-k egin duen bezala, neurri handi batean, PP-k egin duen gisa Espainian, oraingo frantses gehiengo politikoak, nahi du kontrolatu prentsa. Pribatu eta publikoa. (...)

Harrigarria baldin bada ere, mendebaldeko herri ainitzetan, oposizioko berriketariak, zerbitzu publikoetan kokatzen dira. Frantses adibidea hartuz, «askatasuna» konzeptua baliatu, makurtu eta bortxatu dute lege egileek, irrati eta telebista pribatuak legalizatzeko. Orduan, telebista bakar bat bazen, bere aginduak eskuratzen zituenak Barne Ministeritzatik. (...)

80 hamarkadan, «irrati piratak» aipatzen ziren, eta zenbat urtez, zinezko kontra-podere bezala agertu dira, -ez horrelako neurri batean telebistak. Ez da luzatu. Bospasei urtez, talde ekonomiko handiek, irrati libre horiek erosi dituzte, banaka, kate pottoloak sorrarazteko, NRJ, Skyrock, Europe 2, eta abar. Beren lehen erabakia, berriketariak kanporatzea izan da, ahal bezain toki handia musikari uzteko, ahal bezain gutti informatuz entzulegoa, informazio bideratua (...). Eta musika, publizitate mozkin batean bihurtu dute, oraino diru gehiago irabazteko. Berriketarien tokia, «komertzialek» dute hartu, ahal bezainbat publizitatea sarrarazteko.

Euskal Irratiak bezalako tresna gutti biziki gelditu da, baztertuak, militantismoari bakarrik aintzina segitu ahal izan dutenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo