GARA > Idatzia > > Kirolak

Errugbia Heineken Kopa

Biarritzi amaitu zaizkio Europan zituen ametsak

Kanpotarrak 0-10 aitzineratu ziren neurketaren hasieran, eta etxekoek ezin izan zioten buelta eman.

p045_f01.jpg

BIARRITZ 6

CARDIFF 10

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Akabo, bukatu dira Biarritzek final-laurdenak jokatzeko zituen aukerak. Oraindik matematikoki aukeraren bat izan dezake, baina korapilo handia izango litzateke, eta inork ez du sinesten horrelakorik gertatuko denik, eta nahiz eta lehen fasea amaitzeko bi jardunaldi geratzen diren, Ligan pentsatzen hasi beharko dute jokalari zuri-gorriek, hor ere ez baitabiltza batere fin.

Partidaren gakoa hamargarren minututik hamaikagarrenera bitartean izan zen. Hasteko, Blairrek zigor-kolpe bat lortu zuen. Hurrengo jokaldian, berriz, Robinsonek entsegua egin zuen, eta Blairrek transformazioarekin asmatu zuenez, eta 0-10ekoa jarri zuen markagailuan.

Ezin zuzendu

Hortik aurrera ikusi ziren lapurtarren gabezia guztiak. Nahi eta ezin aritu baitziren hortik amaierara bitarte. Galestarrek partida nahi zuten lekuan zuten, eta hortik aitzinera eroso aritu ziren, nahiz eta partida asko geratu aurretik.

Olympiqueko jokalariek nahi zuten, baina ezin zuten kanpotarren atzealdea gainditu. Presioa nahiko atzean egin arren, arazorik ez zuten, eta lehen zatiko azkeneko minutuetan bakarrik pasatu zituzten estutasun batzuk.

Azkeneko hamar minutuetan etxekoek bi zigor-kolpe gauzatu zituzten, eta berriro ere norgehiagokan sartu zen, eta bazegoen guztia konpontzeko tarterik, baina ezin ezer konpondu.

Bigarren zati osoan euskaldunak, etxean aritu arren, ez ziren gai izan puntu bakar bat bera ere egiteko. Galesekoek ere ez zuten lortu, baina eroso aritu ziren, ez zuten inoiz garaipena arriskuan izan, eta hori da kezkatzekoa, zuri-gorriak inolako indarrik erakutsi ez zuen talde baten aurka minik egiteko gai ez izatea, eta jarraitzaileak oso kezkatuta etxeratu ziren, eta badago horretarako nahikoa arrazoirik.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo