GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

ARETO-FUTBOLA

MRA Navarrak zulotik irteteko aukera du

J.L. | DONOSTIA

MRA Navarra taldeak zulotik irteteko aukera du gaur, baina baita jaitsierako postuetara gerturatzeko ere. Manacor taldearen kiroldegian jokatuko du gaur 11.30etik aurrera.

Aurkari zuzena izango du gaur aurrez aurre, eta berdeek hobe dute han zerbait ateratzea, dauden lekutik irteten hasteko, bestela gorriak ikusiko baitituzte aurtengo denboraldian.

Taldearen helburua ez zen mailari eusteko borrokan aritzea. Tenore honetan sailkapeneko lehen zortzien artean egotea zen bere asmoa, horrek Kopa jokatzeko aukera emango baitzien, baina gauzak okertu egin zaizkio taldeari.

Baja ugari izan dituzte, eta horrek ere ez die ohiko jokoa egiten utzi. Gero, oso azkar sartu dira beheko postuetan, eta horrek ere ez die utzi berea egiten, eta orain dauden lekuan daude.

Gaur, beraiek bezainbesteko premia duen taldea dute aurrean, eta aukera ederra izan daiteke gaur irabazi eta indarra hartzeko, behetik ahalik eta azkarren irteteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo