GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Pegamo Bera Berak ezer gutxi egin ahal izan du Valladoliden

EL SALVADOR 27

PEGAMO 12

J.L. | DONOSTIA

Pegamo Bera Berak oso partida zaila zuen atzo Valladoliden. Donostiarrek ez zuten ezer asko egiteko tarterik izan, etxekoak askoz ere hobeak izan baitziren.

Hasieratik ikusi zen bi taldeen arteko tartea handia dela. Ligako txapeldunak, eta aurtengoa ere irabazteko faboritoak dira Gaztelakoak. Atzo hori argi erakutsi zuten. Donostiarren artean, Gorka Bueno nabarmendu zen. Bereak izan ziren puntu guztiak, denak ere zigor-kolpeei esker.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo