ACB Ligako liderraren garaipena Zaragozan
Talde onenen bereizgarri da gaizki jokatu arren partidak irabaztea
Rakocevicek erabaki zuen neurketa azken laurdenean. Splitter etaTeletovicen laguntzaz, gasteiztarrek ligako lidertza sendotu zuten.
CAI ZARAGOZA 84
TAU BASKONIA 94
Arnaitz GORRITI | BILBO
Tau Baskoniak ez du jokorik onena atera aste honetan. Ostegunean Alba Berlinen aurkako neurketan bezala, atzo ere asko kosta zitzaion talde gasteiztarrari behar bezala jokatzea. Zaragozako CAIk lan handia egin zuen baskonisten jokoa geratzen alde batetik, eta bestetik, Ivanovicenek huts larregi egin zituzten, hala jaurtiketen ehunekoari dagokionez, nola galdutako baloietan. Hala ere, talde onenen bereizgarri da gaizki jokatu arren partidak irabazten jarraitzea. Azken finean, hori da balio duena.
CAI oso bolada txarrean dago. Atzokoa kontuan hartuta, ondoz ondoko bost neurketa galdu ditu, baina bere kantxan beti da arriskutsua. Aragoiko zaleek asko sakatzen dute eta, hala, taldeak etxetik kanpo erakusten ez duen agresibitatez jokatzen du bere kantxan. Horiek horrela, zailtasunak sobera izan zituen Dusko Ivanovicen taldeak CAIren aurrean garaile ateratzeko, baina azken orduan, Igor Rakocevicek laugarren laurdenean emandako erakustaldiari esker, partida irabaztea erdietsi zuten.
Eskolta serbiarraren 24 puntuez gain, Splitterren 15 puntuak, Teletovicen 14 eta Vidalen 11 ere oso garrantzitsu izan ziren garaipena eskuratzeko. Zaragozakoen aldetik, berriz, Taurean Green eta Paolo Quinteros izan ziren saskiratzaile nagusiak, 23 eta 18 puntu saskiratu baitzituzten, hurrenez hurren. Esan behar Unicajak Manresan ezustean galdu egin zuela eta, hala bada, Tau Baskoniak ACB Ligako lidergoa sendotu zuen.
Minutu magikoa
Alba Berlinen aurkako neurketaren antzera, ia beti aurretik joan zen markagailuan talde gasteiztarra, baina alde handirik hartu gabe. Irregulartasunez gainezka, defentsan asmatuz gero, erasoan huts egiten zuten Ivanovicenek, eta batekoz bestera; hau da, eraso onak egindakoan defentsa oso eskasak egiten zituzten. Ondorioz, Aragoiko taldeak arazorik gabe eusten zien arabarrei.
Beste egun batzuetan ez bezala, arabarrek oso nekez asmatzen zituzten jaurtiketak, batez ere hiruko marraren atzetik egindakoak. Zorionez, errebotean jaun eta jabe izan ziren Ivanovicenak. Aipagarria da Tau Baskoniak 19 errebote hartu zituela erasoan, horietatik sei Mirza Teletovicek. Modu horretan, hirugarren laurdenaren amaierara, aurretik iritsi ziren gasteiztarrak, 63-66, hain zuzen.
Azken laurdenarekin batera heldu zen Igor Rakocevicen «minutu magikoa». Bere eskutik, Tau Baskoniak 6-16ko partziala lortu zuen, markagailuko 66-66 emaitza 72-82 bihurtuz. Prigioniren defentsa ere aipagarria izan zen une horietan, baloi oso garrantzitsuak ostu baitzituen. Bazirudien azken minutuetan nahikoa lasai eramango zuela neurketa.
Bai zera! Darren Phillip eta Matias Lescanoren ekinak atzera estutu zuen. Alabaina, zuloa eginda zegoen eta arabarrek ez zuten ezustekorik onartuko. Zaragozakoek jokoa neurri batean gogortu egin bazuten ere, jaurtiketa libreen eremutik nahiko txukun moldatu ziren Ivanovicen gizonak neurketako azken minutuetan. Beraz, garaipena poltsikoratzen ez zuten hainbeste estutasunik izan, ongi ere ez jokatuagatik, garaipenak pilatzea baita talde handien bereizgarria.
Urruneko jaurtiketetan nahiko eskas aritu zen atzo Tau Baskonia. Alabaina, erasoko erreboteei esker, bigarren aukera ugari izan zituzten Ivanovicenek. Aipagarria da Teletovicen lana, sei errebote hartu baitzituen erasoan.
Ivanovic y Prigioni resaltaron la dificultad de imponerse en una plaza como la maña. La victoria compensaba la falta de brillantez.
«Sabíamos que el CAI es un equipo difícil, que tiene buenos jugadores ofensivamente. Pero empezamos mal. Cometimos ciertos errores en defensa que me sorprendieron; algunos jugadores ni estaban en el partido», espetó Ivanovic.
«En el segundo tiempo mejoramos la defensa, pero los problemas en el rebote defensivo metieron al CAI en el partido. Aun así, creo que ganamos merecidamente», declaró el técnico montenegrino.
Por su parte, Prigioni miraba la línea ascendente del conjunto. «En Alemania ganamos sin jugar bien. Hoy -por ayer- estuvimos mejor, pese a los errores».