GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Abertzaleei beraiekin bat egiteko deia egin diete Berdeek

A.B. |

Berdeen alderdiak Euskal Herrian duen ordezkaritzak azken hilabeteotan pil-pilean dauden gaiei buruzko irakurketa egin zuen joan den ostiralean Baionan. Europako hauteskundeetarako ezker mugimenduaren eta abertzaleen arteko zerrenda bateratuan parte hartzeko deia zabaltzearen aitzakia hartu zuten horretarako. «Europa Ekologikoa zerrenda finkatzen ari gara eta, eta ziurrenik Jose Bove izanen da buru. Elkarteen sostengua jasotzen ari gara, eta une honetan, azken hauteskundeetan gertatu zen bezala, abertzaleak deitzen ditugu gure zerrendarekin bat egiteko», argitu zuen Daniel Hegoburuk, tokiko Berdeen buruak.

Hauteskundeei begira, Jean Lissar Berdeen Akitaniako kontseilariak Baiona eta Donibane Garazi arteko lineari eta AHT burdinbide berriaren proiektuari buruz SNCF trenbide konpainiak hartutako erabakiak «inkoherentetzat» jo zituen. «Burdinbidearen egoera negargarria da Akitanian. Baiona-Garazi linearentzat 18,5 milioiko dirulaguntza bozkatua izan da berritzeko, eta alta, linea berritu ordez trenak dieselarekin ibilarazteko erabakia hartu dute. AHT linea berria arras finkatua ez bada ere, dagoeneko, lekuko herritarrentzat funts gabekoa dela esan daiteke», adierazi zuen.

Laborantza Ganbera

Laborantza Ganberaren auziari buruz, alderdiko agintari nagusiek -Estatu frantses mailan- sostengua emana ziotela gogorarazi zuten, eta urtarrilaren 29ko epaiketarekin Laborantza Ganberaren geroa kolokan jartzen dela ohartarazi zuen. Gaineratu zuenez, «auziarekin laborantza iraunkorrari eta elkartzeko askatasunari eraso egiten zaie».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo