Areto futbola Ohorezko Maila
MRA Navarra arriskutik kanpo geratu da, aurkari zuzen bat mendean hartu ostean
MANACOR 6
MRA NAVARRA 10
J.L. | DONOSTIA
MRA Navarrak Gabonak lasaiago pasatuko ditu, atzo aurkari zuzen baten aurka irabazi ostean. Norgehiagoka ez zen ona izan, hutsegite asko izan ziren, eta hori izan zen horrenbeste gol ikusteko arrazoietako bat.
Bi taldeek asko zuten jokoan, eta hasieratik nabaritu zen hori. Hala ere, jokoaren kontrola gehienetan euskaldunena izan zen, eta markagailuan ere gehienetan aitzinetik aritu ziren.
Markagailuan bi aldiz aurreratu ostean, etxekoek horri buelta eman zioten, eta 3-2 aurretik ziren, nahiz eta atsedenera nafarrak 3-4 aurretik joan ziren. Bigarren zatian golak ikusi ziren, bata bestearen atzetik
Markagailuan atzetik jarri zenean, Manacorrek arriskuak hartu zituen, erasora jo zuen, eta atezaina kendu eta atezain-jokalaria jarri zuen, eta horrek tarte handiak zabaldu zituen, eta Irurtzungoek ez zuten barkatu, amaieran hiru puntu eskuratzeko. Hala ere, dauden lekutik ateratzeko garbi dago joko aldetik dezente hobetu beharko dutela nafarrek.