GARA > Idatzia > > Kultura

Sorkuntza grafikoen lehiaketa antolatu du Euskal Herrian Zuzenean jaialdiak

2009an EHZ jaialdiak kokalekuz aldatuko du, baina berrikuntzak harago joango dira. Antolatzaileek aldaketa sakon bat egiteko ordua heldu dela uste dute, horretarako jaialdiak urteetan izan duen irudia guztiz aldatu nahi du, horregatik logotipoa eta agiri grafiko berria sortzeko lehiaketa bat antolatu du. Grafismoan adituak direnei, bereziki ikasleei, deialdia egiten diete EHZko antolatzaileek dokumentu guztietarako ilustrazio base bezala erabiliko duten irudia sortzeko. Irabazleak 500 euro eta jaialdirako Pass VIP bat jasoko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo