Artium-ek 104.000 bisitari izan ditu 2008an
Gasteizko Artium museoak 2008. urteko bere balantzea aurkeztu zuen atzo. 104.000 bisitari izan ditu, iaz baino %5 gehiago. 700 bazkide edo «museoaren lagun» ditu gaur egun, hau da, 2007. urtean baino %8 gehiago. Gainera, urte bukaerarako museoak egin dituen kalkuluen arabera, autofinantziazioa ere handitu egin da, 1,3 milioi eurokoa izanik, aurrekontu osoaren %25 egiteraino. 2008an zehar, bederatzi erakusketa inauguratu dituzte, eta bat izan ezik, guztiak ekoizpen propioak izan dira.