GARA > Idatzia > > Euskal Herria

«Euskaldunari zerbitzuren bat ukatzea ohikotzat eta onargarritzat ematen da»

p016_f03_10858.jpg

Paul Bilbao
Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteak daramatza euskaldunon eskubideak bete daitezen lanean. Lan honek fruituak eman ditu, eta horietako azkena Europatik heldu da, Europako Kontseiluaren txostenak agerian utzi baitu instituzioek hiztun euskaldunon eskubideak urratu egiten dituztela.

Jasone MITXELTORENA |

Duela zenbait egun, Europako Kontseiluak eskatutako txosten batek agerian uzten zituen Lakuako Gobernuak eta Nafarroako Exekutiboak euskararen gainean dituzten gabeziak, eta euskaldunon hizkuntza eskubideen errespetu falta. Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok hausnarketa egin du GARArekin, txosten horren eta Europan egindako lanaren gainean.

Zein izan da hizkuntza gutxituei buruzko Europako Itunaren bilakaera?

Ituna 1992an jarri zen indarrean, eta urte hartan Estatu espainolak izenpetu egin zuen. Gero, 2001 urteko apirilean, berretsi, eta abuztuan jarri zuen indarrean. Esan beharra dago, modu horretan, Europako Itunak jasotzen dituen alderdi asko betetzeko konpromisoa hartu zuela. Estatu frantsesak, aldiz, sinatu bai, baina ez du berretsi. 2002ko irailean Estatu espainolak lehen txostena argitaratu zuen, hartutako konpromisoak zein mailatan bete zituen azaltzen zuelarik. Horren aitzinean, Behatokiak, euskalgintzako hainbat eragilerekin batera, horri erantzuna ematen zion txosten bat prestatu zuen. 2004an Europako adituak etorri ziren Hego Euskal Herrira, eta haiei zuzenean helarazi genien gure azterketa. Aurretik prestatutako txosten hari «Egunka- ria»ren afera erantsi genion. Itunak Gobernuz kanpoko Erakunde izendatzen gaitu, eta, hala eragileok aintzat hartzen gaitu.

2005eko irailean, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Estatu espainolari lehen gomendioak egin zizkion, aurreko urtean adituek helarazitako txostenean oinarriturik. Horrekin bigarren zikloa hasi zen. Estatuak bigarren txostena 2007an atera zuen, eta urte bereko irai- lean, Madrilera etorri ziren adituak. Kasu hartan, Behatokiak bi aldiz parte hartu zuen haiekin izandako bileretan. Batetik, Galiziako eta Kataluniako behatokietako kideekin izan ginen, eta hiru taldeoi agertzen zaizkigun arazoak elkarrekin azaldu genizkien: Justiziari eta Estatuko Administrazioari dagozkien kexak helarazi genizkien. Bestetik, euskalgintzako hamazazpi eragilerekin batera aurkeztu genien Hego Euskal Herriko egoera. Aditu horiek jasotakoarekin, Ministroen Batzordeak bigarren aldiz gomendioak helarazi dizkio Estatu espainolari. Hil honetan izan da hori.

Gomendio nagusiak errepikatu egiten dira, eta horrek esan nahi du Estatuak ez duela bete lehen aldian helarazitakoa. Aurreko txostenean agertzen ziren kezken antzekoak agertzen dira, eta Behatokiak egindako diagnosiaren antzekoa da.

Zeintzuk dira, Itunaren arabera, hizkuntza bat onartua izateko zehaztapenak?

Itunaren lehen atalean erregio hizkuntza edo hizkuntza gutxituak zehazten dira. Bigarren eta hirugarren ataletan berriz, neurriak zertan aplikatu. Estatuen esku dago erabakia, eta agintari espainiarrek ofizialak diren hizkuntzetan aplikatzen dituzte. Nafarroako kasuan, beraz, eremu jakin bati baino ez dio eragiten Ituna betetzeko konpromisoak, nahiz eta eremu mistoan dagoen Iruñerrian euskaldunik gehien izan. Beste faktoreren artean, historikotasunari lotzen zaio hizkuntza baten zehaztapena.

Konpromisoak hartu arren, errealitatean ez dela betetzen behin eta berriz salatzen da Lakuako eta Nafarroako gobernuen kasuetan.

Ituna betetzea Estatu espainolak hartutako konpromisoa da, eta bere lana da autonomia erkidegoei jakinaraztea. Eremu euskaldunen lurraldean ez dira konpromisoak betetzen, baina nabar- mentzekoa da ofizialtasuna zehazten duen legediak Europako Itunak baino konpromiso handiagoa eskatzen duela. Itunari dagokionez, injustizia handiena bere aplikazioan agertzen da; hiztun gehien biltzen diren eremuan ez da aplikatzen. Itunak benetan eraginkortasuna izanen luke lurralde osoan aplikatuko balitz.

Euskarak azken hamarkadetan izandako suspertzea herri mugimenduari zor zaio. Gaur egun hainbeste eragilek oraindik borrokan edo lanean segitzeak aunitz erran nahi du...

Euskalgintzaren lana berebizikoa da, bestela, Administrazioak aurpegia zuritzeko erabiliko luke Itunari dagokion txostena, eta Europako adituek sinestea besterik ez lukete izanen. Behatokiak lortu du herritarren kexa Europako Kontseilura iristea eta beraz, kontuan hartu behar izatea. Behatokiaren urteko txostenaren xedea ez da bakarrik hemengo administrazioei kexen berri ematea, goi mailako instituzioetara ere heltzea du helburu. Euskararen Telefonoaren bidez herritarrek helarazten dizkiguten kexak jaso eta aurkezten ditugu, eta ebidentzia horren aurrean inork ezin dio bizkarra eman errealitateari. Txostenak duen dohaina hori da, baita hamazazpi eragilek, bakoitzak bere alo- rrean jasotakoarekin, sustatu izana ere.

Behatokiak helarazitako hausnarketak zenbaterainoko eragina izan du aditu hauen txostenean?

Garrantzia izan du guk bildutako kexen txostenak. Ezin dute esan Ituna hemen betetzen denik, gehienez ere, hein batean besterik betetzen ez dela adierazi dezakete. Adibidez, gaztelania derrigorrezkoa izatea, baina euska- ra ez, euskaldunon kontra doala helarazi genion, Estatuko Administrazioan behin eta berriz salatutako kasuak jaso ondoren. Izan ere, herritar bat administrazioko langile bati euskaraz zuzenduz gero, hau «gaztelaniaz jakitearen derrigortasunean» babesten dela salatu izan da askotan. Adituen txostenak jasotzen duenez, «gaztelaniaz jakiteko derrigortasuna ezin da beste hizkuntzaren kontra erabili». Izan ere, hori oso larria da. Beste edozein herritarri gertatuz gero, demagun, beste herrialde batetik etorritako bati gaztelaniaz jakiteko derrigortasuna argudiatuta zerbitzuren bat ukatzen zaiola: orduan diskriminazioaz eta arrazakeriaz arituko ginateke. Euskaldunari gertatzea berriz, ohikotzat eta onargarritzat ematen da.

Alda dezatela legea. Euskaraz aritzea ere legea izan dadila. Horrek bermatuko luke euskaraz esaten dena onartua izatea. Katalunian horrela ezarri dute, eta katalan hiztuna babesten du. Derrigorrezkotasunarekin gu babes- tuak izanen ginateke, eta askok diotenaren kontra, gainontzeko hizkuntzei kalterik egin gabe. Bestela, oraingo egoeran, euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzeko tresna juridikoa daukate, «gaztelania jakiteko derrigorrezkotasuna», hain zuzen ere.

Nafarroan, hezkuntzan euskarari eta euskal kulturari dagokion irakaskuntzaren gaineko kontrola izan da, euskarazko testuliburuak gaztelaniazkoetatik itzultzera behartuz. Itunak jasotzen al du hizkuntzarekin hain estu lotutako ku- ltura?

Historian, euskararen inguruan eta kulturan hezteko beharra aipatzen da Itunean. Nafarroako kasuan, adituek ez dute informaziorik jaso, eta beraz, horren gaineko konpromisoa «zati batean» betetzen dela ziurtatzen dute. Horrekin lotuta, gomendioa egiten dute «alor horietara zuzendutako aurrekontua murriztu izanaren arrazoiak argitzeko». Hala ere, konpromisoa betetzen dela ziurtatzen dute, Itunean, berez, «horretarako jarrera» besterik ez baita eskatzen, eta hala, ezer gutxi eginda ere betetzat ematen da.

Urrats handitzat jotzen dute Euskarabidearen sorrera...

Hala da, baina hurrengo balorazioan azaldu beharko dute instituzio horrek zer egin duen -Euskarabidea sortu berritan etorri ziren adituak, eta beraz, ezin izan dute haren eraginkortasuna ezagutu-. Kontua nola dagoen ikusita, hurrengo urterako aurrekontu murrizketak jakinda... Hedabi- deekin zer gertatuko den ikusi beharko da, ia Euskarabideak gaitasun ekonomikoa izanen duen gabeziei aurre egiteko: helduen alfabetatzea, hedabideak, lizentziak emateko gaitasuna izanen duen... Tamalez, eta hau lehen inpresioa da, hedabideei dagokienez, gauzak ez doaz agertzen diren bidean.

Xabier Azanza lehendakariak EITB digitala Nafarroan ikusteko aukera izatea aurrerapauso gisa iragarri zuen, baina Euskarabi- deak edo Gobernuak Europako Ituneko konpromisoa bete nahi badu, euskarazko telebista publikoa sortu edota telebista pribaturen bat sustatu beharko du. Badira euskarazko telebistak, baina une honetan ez daude digitalizazio prozeduran sartuak Gobernuaren aldetik. Modu berean, Ituna betetzeko Euskalerria Irratiari lizentzia bihar bertan eman behar lioke.

behin eta berriz

«Gomendio nagusiak errepikatu egiten dira eta horrek esan nahi du Estatuak ez dituela bete lehen aldikoak»

helburuak

«Gure xedea ez da soilik hemengo administrazioei kexen berri ematea, goi mailako instituzioetara ere heldu behar dugu»

derrigorrezkoa

«Gaztelania derrigorrezkoa izatea, baina euskara ez, hori euskaldunon kontra doala helarazi genien»

euskarabideA

«Euskarabidearen sorrera urrats handitzat jotzen dute, baina hurrengoan azaldu beharko dute honek zer egin duen»

hedabideak

«Ituna betetzeko, Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari lizentzia bihar bertan eman beharko lioke»

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo