GARA > Idatzia > > Ekonomia

LABORANTZA GANBERA

Paueko auzapez sozialistak epaiketa bertan behera gera dadin eskatu du

Urtarrilaren 29an Euskal Herriko Laborantza Ganberaren eta haren lehendakari Mixel Berhokoirigoinen aurka izango den epaiketa bertan behera uztearen alde azaldu da Martine Lignieres-Cassou, Paueko auzapeza eta diputatu sozialistak. EHLG elkartasun adierazpen andana jasotzen ari da azken asteotan «Ez dezagun egiterat utz !» agiriaren izenpetzearen bidez. Agiriaren helburua auzia gelditzea da eta, bide batez, elkartze eskubideari eraso larria egiten zaiola salatzea iritzi publikoaren aitzinean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo