GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Tour Down Under

Allan Davis garaile, baina euskaldunak berriro saltsan

Australiarrak lidergoa eskuratu zuen, bigarren etapan lortutako garaipenari esker. Markel Irizar ihes eginda ibili zen, baita Lance Armstrong ere.

A.U.L. | BILBO

Etxekoek poz-pozik amaitu zuten Tour Down Under-eko bigarren etapa gertatutakoarekin, australiar batek garaipen bikoitza lortu baitzuen. Allan Davisek (Quick Step), hain zuzen ere, Stirlingeko kaleetan gauzatutako esprintean azkarrena izan ondoren lasterketaren lidergoa hartu baitzuen.

Bezperan gertatu zen bezala, hala ere, euskaldunak ere protagonista izan ziren egunean zehar. Atzokoan Markel Irizarri egokitu zitzaion. Euskaltelekoak, Guillaume Blot eta Aaron Kempsekin batera, alde egin zuen etapa hasi bezain laster eta, tropelaren baimenarekin, buruan izan zen hirukotea hainbat kilometrotan, 5.10eko gehienezko abantaila lortuz.

Baina denboraldia hasi besterik egin ez den arren, talde indartsuek ez dute garaipenak lortzeko inolako aukerarik galdu nahi eta, helmugara gerturatzen ari zirela, iheslarien saioa bertan behera utzi zuen pelotoiak. Mugimendua egon zen, hala ere, azken kilometroetan. Saiakera ugari egon zen handik aurrera baina, dudarik gabe, ikusmin handiena sortu zuena, Lance Armstrong-ena izan zen, ipar amerikarrak minutu batzuk besterik ez baitzituen egin lasterketaren buruan.

Esprinterren taldeek, ozta-ozta izan bazen ere, beren helburua lortu zuten azkenean eta Allan Davisek aprobetxatu zuen, azken metroetan Graeme Brown eta Martin Elminger gaindituz. Garaipenari esker, sailkapenaren lehen postura igo zen, gainera, australiarra.

Euskaldunei dagokienez, Iñaki Isasi zortzi segundora helmugaratu zen, eta gertu ibili ziren Markel Irizar, Aitor Hernandez, Imanol Erbiti eta Josu Agirre ere, hamahiru segundo galduz. Andoni Lafuentek, Sergio de Lisek eta Pablo Urtasunek, berriz, hemezortzi minutu baino gehiago galdu zituzten helmugan. Lafuentek, hala ere, bezperan eskuratutako Mendiko sailkapenaren lidergoari eutsi zion.

Etapa menditsua Argentinan

Ez zen, ez, esprintik izan Tour San Luisen, sekulako mendateei ekin baitzieten txirrindulariek bigarren etapan.

Garaipena Lucas Haedok (Colavitta) eskuratu zuen, 49. kilometroan pelotoitik beste txirrindulariekin batera ihes egin eta horri esker lasterketaren lidergoa lortu zuen. Beñat Intxaustik 6.20 galdu zituen helmugan eta Ivan Bassok, 2.41.

ZIGORRA

Bernhard Kohlek ez du helegiterik egingo Austriako dopinaren aurkako agentziak ezarritako zigorraren kontra, atzo jakinarazi zuenez. Iazko Tourrean CERArekin positiboa eman ondoren, bi urteko zigorrari aurre egin behar dio Kohlek.

HELBURUAK

Beste hainbestek bezala, Qatarreko Tourrarekin emango dio hasiera denboraldiari Tom Boonen-ek. Quick Step-ekoak, hala ere, oraindik irabazi ez duen Milan San Remo jo du urteko lehen helburutzat.

Armstrong también se apunta a la Obamamanía

Pese a tratarse de un republicano confeso, Lance Armstrong no ha podido sustraerse a las esperanzas que parece haber despertado Barack Obama entre los estadounidenses.

El corredor de Astana confía especialmente en que su nuevo presidente trabaje «en la lucha contra el cáncer», algo de lo que ya han hablado en varias ocasiones. Armstrong aseguró, además, que «Obama aporta esperanza y optimismo; no sólo para mi país, sino para todo el mundo». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo