Baliabide ekologikoen lehen azoka Baionan, otsailaren 1a arte
A.B. |
«Bizia errespeta dezagun, eko hiritar bilaka gaitezen» lelo nagusiarekin, bizimodu ekologikoaren lehenengo azoka antolatuko dute Baionan. Urtarrilaren 30etik otsailaren 1a arte izanen da, eta bertan, ekologismoari dagozkion esparru guztiak izango dira ikusgai. Ehun bat erakusmahai jarriko dituzte, eraikuntza ekologikoa, ingurumena eta garapen iraunkorra, elikadura biologikoa, osasuna eta aisialdi berdeari tarte egiteko. Ekologismoaren azken berrikuntzak ezagutzeko aukera emanen dute ere bisitariek antolatuak diren hirurogeita hamar bat hitzaldi eta beste ekimenen bitartez. Azokaren antolatzaileek indar berezia egin dute muntaketarako erabilitako materiala eta zerbitzu guztiak ekologikoak izan daitezen. «Baliatu dugun material ekologikoari esker,, 9 tona karbono gutxiago isuriko ditugu atmosferara».