GARA > Idatzia > > Kultura

ZINEMA

Zinebiklubek Zinebin lehiatutako bost film labur aurkeztuko ditu gaur

Zinebiklub zikloak, astero Barrainkua zentroan burutzen denak, aurtengo Zinebiko lehiaketara aurkeztu diren bost film labur erakutsiko ditu gaur arratsaldean, 19.30etik aurrera. Horien artean, Helier Cisternen «Les Paradis Perdues» lana ikusi ahalko da, Cine Club Fas saria irabazitakoa. Zinebiklub ekimenaren programazioa Aste Santu aurreko astean amaituko da, hots, apirilaren 2an, eta guztira 11 emanaldi daude iragarrita, eta horien bidez, 64 lan ikusteko aukera izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo