GARA > Idatzia > > Kultura

Montehermosok Giza Eskubideen Muga XXI. Mendean zikloa hasiko du gaur

GARA | GASTEIZ

Egunotan Montehermoso kulturgunean ikus daitekeen «Living Together: Elkarbizitzarako estrategiak» erakusketarekin bat, zinema eta hitzaldi ziklo berria bultzatu dute. Ekimen honen helburua XXI. mendean gertatzen ari den giza eskubideen etengabeko urraketa aztertzea da, antolatzaileen aburuz. Gaur izango da lehen hitzordua eta zortzi astetan zehar luzatuko da; asteartero film bat izango da ikusgai. Lanak hainbat lagunek aurkeztu eta komentatuko dituzte, filmetan agertutako alorretan lan egiten duten elkarteekin. Gaur, 19.30etik aurrera, Andres Krakenberg Amnesty Internationaleko Euskal Herriko koordinatzaileak zikloa aurkeztuko du. Eta horren ondotik, «Letter to Anna» filma proiektatuko da; lan horretan Eric Bergkrautek dokumental egile eta zuzendari suitzarrak Anna Politkovskayaren testigantza pertsonala agertzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo