GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

BERTSOLARITZA

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa jokatuko da

Bihar abiatuko da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta Auritzen jokatuko da lehen kanporaketa. Saioan Jon Barberena, Jon Elizetxe, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Alazne Untxalo eta Saio Alkaiza izango dira aurrez aurre. Txapelketan guztira zortzi saio egingo dira, eta parte hartuko duten 25 bertsolariak buru-belarri arituko dira Elizondoko Lur dantzalekuan, martxoaren 21ean, izango den finalerako txartel bila arituko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo