Etorkizunaren gaineko kezkak
Javi Perezek gehiegizko ezkortasuna sumatzen du
Taldeak, beste aurrelari bat fitxatzekotan, Fabian Orellana txiletarra nahi du, eta Jacoboren edo Raul Sanchezen fitxa hartuko luke.
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Pery Martinezen aurkezpen ekitaldia itxaropen eta lasaitasun mezu bat zabaltzeko baliatu nahi izan zuen atzo Javi Perezek. Izan ere, gauzak ondo ez doazela-eta, gehiegizko presioa eta ezkortasuna sumatu du babazorroen zuzendari teknikoak eta horri aurre egiteko sosegurako deia egin zuen. «Argi dago taldea gaizki joateak eragin txarra duela gutako bakoitzarengan, eta horregatik baikor izan behar dugu. Hemendik igandera, Salamancaren aurka bizia jokoan daukagula pentsatu behar dugu, baina era naturalean. Jokalariek ezin dute pentsatu 21 final jokatu behar dituztela, presio hori indartsuenak ere ezin baitu jasan. Zelaira irteterakoan, Salamancak baino behar askoz handiagoa dugula antzeman behar zaigu».
Taldearen egoerari buruz, kirol zuzendariak onartu zuen azken partidetako itxura ez dela batere ona izan, baina aurrera begiratzeko garaia dela eta jokalariengan konfiantza duela berretsi zuen.
Giro nahasi horretan, Manix Mandiolaren postua kolokan dagoela ere uste du askok. Igandean taldea Salamancari irabazteko gai ez bada, entrenatzaile aldaketa egon daitekeen zurrumurrua dezente hedatu da eta Javi Lopezekin, Salamanca eta Nasticen aritutako entrenatzailearekin, Manix ordezkatzeko akordioa adostuta dutela ere bolo-bolo zabaldu da. Javi Perez izan zen Mandiolaren etorreraren arrazoi garrantzitsuena, baina Soraluzekoak ez zuen ukatu bere lagunaren etorkizuna igandeko emaitzaren baitan dagoena, nahiz eta bi hilabete ez diren pasatu taldera heldu zenetik. «Orain ez da horretan pentsatzeko unea, baina joan behar badu, joan egingo da».
Testuinguru honetan, nahiz eta ezer eskatzeko moduan ez daudela onartu, Javi Perezek zaleen babesa eskatu zuen igandeko partidari begira.
Beste aurrelari bat
Lan handiko egunak izaten ari dira hauek Javi Perezentzat, bihar neguko azoka itxi aurretik beste aurrelari bat fitxatu nahian dabiltza-eta. Teknikariak azaldu zuenez, aurrelari baten atzetik dabiltza, baina ez zuen inongo izenik eman nahi izan, «horrek gauzak asko zailtzen baititu», haren esanetan.
Hori bai, Perezek argi utzi zuen, nahi duten jokalaria Gasteizera ekartzea lortuz gero, beharko luketen fitxa Raul Sanchez edo Jacobori kenduko lioketela. Bi jokalariei taldeak eman die dagoeneko horren berri, eta Perezek espero du irteera bat bilatzeko gai izango direla biharko gaua baino lehen.
Javi Perezek inolako pistarik eman nahi izan ez zuen arren, jakin ahal izan zenez, Fabian Orellana txiletarra izan daiteke Gasteizera etortzeko gertu egon daitekeen jokalari bat. Etorkizun handiko jokalari txiki gaztea Italian da oraintxe bertan, Udinese taldearekin fitxatzeko zorian baitago. Europarako jauzia handiegia izan ez dadin, jokalariak beste talde batean utzita jokatzea nahi luke talde italiarrak, eta hortxe izan ditzake Alavesek bere aukerak.
Udinesek, berez, Albaceterekin dituen harreman onei esker, Gaztela-Mantxako taldean jokatzea pentsatu zuen, baina talde honek aurrealdea osatua daukanez, Gasteizkoa aukera ona izan daiteke bi aldeentzat.
A pesar de que se cambió el plan para que el hondureño pudiera realizar su primer entrenamiento con el resto de sus compañeros -realizó carrera continua junto a Astudillo y Cabrera-, los rectores albiazules son pesimistas respecto a que Walter «El Pery» Martínez pueda jugar el domingo ante el Salamanca, ya que aunque está inscrito en la Liga, es complicado que llegue el transfer desde China.
En el acto de presentación del jugador, Javi Pérez explicó que «lo que pretendemos con su fichaje es que se pueda convertir pronto en un jugador de equipo, que también sea humilde y muy trabajador». El jugador captó el mensaje desde el principio y eso fue lo que prometió, «implicación».
J.O.
Javi Perezek izenik eman nahi izan ez arren, taldea Fabian Orellana «Robinho txuria» fitxatzeko ahaleginak egiten dabil. Aurrelaria Italian da Udinese taldearekin fitxatzeko, eta talde horrek utzita etorriko litzateke Gasteizera.
Manix Mandiola sigue trabajando con diferentes opciones de cara al once inicial que presentará el domingo ante el Salamanca. Aunque todavía mantiene algunas dudas en cuanto a nombres, el eibartarra parece tener decidido que jugará con un esquema bastante ofensivo, con Igor y Javi Guerra en punta y con un doble pivote formado por Garitano y Emilio.
La defensa es uno de las principales preocupaciones del técnico albiazul y ahí baraja hacer un cambio novedoso hasta ahora, ya que podría retrasar a Natxo Garro a la posición de central, con lo que César Caneda, el central más solvente hasta el momento, cambiaría su posición al lateral derecho, relegando a la suplencia a Iñigo Kalderon o Almirón.
J.O.