GARA > Idatzia > > Kirolak

Aizkora | Urrezko lehiaketa

Finala jokatuko duen lehen bikoa zein den argituko da

Floren Nazabal-Ugaitz Mugertza eta Donato Larretxea-Aitzol Atutxa, egungo txapeldunak, lehiatuko dira bihar eguerdian Legutioko pilotalekuan.

p038_f02_18619.jpg

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Urrezko Aizkorako lehen finalerdia jokatuko da bihar Legution, 12.30etik aurrera. Bertan Larretxea eta Atutxa II.a, iazko txapeldunak, Nazabalen eta Mugertza II.aren aurka lehiatuko dira.

Ikusmin handia piztu du lehia honek. Alde batetik, bi beterano, nahiz eta adinean Nazabal Larretxea baino dezente gazteagoa den, eta, bestetik, bi gazte, adinean ere parekoak, Atutxa II.a eta Mugertza II.a. Hori guztia gutxi balitz, finalerako txartela izango dute jokoan, eta inork ezin izango du ezer gorde.

Kirolariek sei proba egin beharko dituzte, eta horiek denbora tarte laburrenean amaitzen dituen bikoak eskuratuko du garaipena. Faboritoak aipatzerakoan, iazko faboritoen izenak agertzen dira, baina beste biak ere oso kontuan hartu beharko dira.

Larretxearentzat eta Atutxarentzat oso lantegi ona da hau. Indar handiko aizkolariak dira, eta oso ongi moldatzen dira. Beste aldean, ordea, Floren Nazabal dago. Etxarrikoaren mailari buruz ez dago ezer esan beharrik, eta bere babesean ere Mugertza gaztea bikain aritzen da. Beste finalerdia datorren asteburuan jokatuko dute Uharte Arakilen Rekondo-Arriak eta Arrospide-Azurmendik.

Baina ez da hori bakarrik izango bihar aizkorak emango duena. Iturenen, 13.00etan hasita, Nafarroko Bigarren Mailari eusteko lehia izango baita. X.Olano. A.Olano, Pikabea eta Telletxea lehiatuko dira. Bi kana-erdiko eta 60 ontzako bat erdibitu beharko dituzte, eta lehen biek mailari eutsiko diote.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo