GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Zuen eskutik, 10 urte bete ditu GARAk

Eta izango gara!». Así culminaba la exposición de portadas que ayer en durango resumía diez años de la historia de GARA, pero también de euskal herria y el mundo. Decenas de asistentes se acercaron a celebrar el cumpleaños de un diario que, dijo su director, tiene ilusión para seguir diez años y muchos más.

p002_f01_44422.jpg

Joseba VIVANCO

«GARA nació en parto prematuro», decía la primera directora del diario, Mertxe Aizpurua, cuando «nuestro periódico inigualable» cumplió sus primeros cinco años de andadura, «de magia», corolaba ella. Desde entonces han pasado otros cinco años: «10 urte». Ése era el flash que ayer, mientras anochecía sobre Durango, vistosos juegos de luces proyectaban hacia el exterior de Landako Gunea. «1o urte» y su coletilla, «Libre».

La cita era a las 19.30. Minutos antes de la hora, la propia Mertxe Aizpurua departía con quien hace cinco años le tomó el relevo y hoy guía esta singladura que cumple una década, Josu Juaristi. Ambos tomarían el micrófono para recordar que aquello «no fue un sueño» al estilo Obama, sino el resultado del empuje de cien mil personas en pro de un nuevo medio comunicativo. Suyo, dijo Aizpurua, es el mérito de estos diez años. Hoy, «éste es nuestro orgullo», concluyó. Diez años, sí, diez. «Alguien me ha dicho que pasan rápido... ¡pero cuántas cosas pasan!», confesó Juaristi, quien no dudó en enfatizar que «seguiremos otros diez... y más, con la misma ilusión».

Pero antes de esas palabras, ambos hicieron de anfitriones de los primeros invitados y colegas en llegar, como Martxelo Otamendi, director de ``Berria'; Joan Mari Larrarte, consejero del mismo diario; y Joxan Lizarribar, presidente de EKT.

Mientras departían, los encargados de la logística del acto ultimaban los detalles. Dos de los protagonistas, los bertsolaris Jon Maia e Igor Elortza, preparaban sus bertsos. Las luces de los focos iban y venían. «Las cervezas para el final, ¿no?», se iba de la lengua uno de los organizadores del lunch.

En el centro del pabellón, las otras protagonistas del acto. Las 150 portadas de otros tantos «garas». Faltaba un minuto para la hora prevista y las puertas de Landako Gunea se abrieron para las decenas de personas invitadas y lectores amigos. Lo hicieron mientras sonaba el «Haika mutil, jeiki hadi» de Mikel Laboa, quien a la postre iba a ser también uno de los homenajeados en esta celebración.

Inevitablemente, la exposición gráfica de esta década de GARA atrajo las miradas de los asistentes, que buscaron aquella primera portada del 30 de enero de 1999.

Durante los siguientes minutos, los numerosos asistentes no perdieron detalle de cada titular y fotografía. Lo hacía Tasio Erkizia mientras comentaba las portadas de 2007. Luego, tenía ocasión de departir con otras caras conocidas. Por allí se dejaron ver Txutxi Ariznabarreta, secretario de Comunicación de LAB; Unzalu Salterain, representante de EHNE; Edurne Brouard y Mertxe Mujika, de AEK; Endika Guarrotxena, de ESAIT; Mikel Luloaga, de Bai Euskal Herriari; el ex alcalde de Arrasate Xabier Zubizarreta; o el escritor Kirmen Uribe. Tampoco faltaron gestores del proyecto que cumplía años, como Kepa Anabitarte, presidente del Consejo de Administración de la empresa editoria EKHE, o Gorka Altuna, consejero delegado.

Parafraseando la canción, diez años no es nada, o sí. Nos vemos dentro de otros diez.

GARAren mezua irakurle guztiei

 

ZUEK ZARETE, GU GARA, ZORIONAK!

Zu, Lurdes, zu, Asier, Zu Maribel... zuek zarete ni. Zuek zarete GARA. Orduak emango nituzke nire hamargarren urtebetetzea posible egin duzuen milaka pertsonen izenak esaten. Hamar mila esker gaur hona etortzeagatik. Hamar mila aldiz, zorionak.

Hamar urte dira herri honi ahotsa eta askatasun zati bat kentzen saiatu zirela. Saiatu diot, zuk Aritzek, zuk Enekok, zuk Itziarrek... zuek guztiok, ez zenietelako nahi zutena egiten utzi. Zuk Xabik, zuk Albertok, zuk Maiderrek... erabaki zenutelako herri honek herritik eta herriarentzat sortutako komunikazio tresnak behar zituela. Horregatik eta horretarako sortu baininduzuen. Bizitza ulertzeko modu bat islatzeko, herri hau kontatzeko era aske bat izateko. Informazio librea nahi zenuten, zuen ametsak adierazi nahi zenituzten, eta dudan onena eman dut zuei hutsik ez egiteko.

Zuek zarete 10 urte hauetako protagonistak. Zuek zarete naizena. Izaten ari naizena. Izaten ari garena. GARA. Hamar mila esker, eta zorionak. Sistema hipokrita honen aurrean duintasunez jantzi nauzuelako. Ustelkeriari aurre egiteko adorea eman didazuelako. Denari men egiten diotenen aldean, desberdin egin nauzuelako. Sentimentuak eta zuzentasuna bereizten erakutsi didazuelako, ahotsik ez duzuenoi ahotsa ematen lagundu didazuelako. Herri honekiko maitasuna adieraztegatik, ni libre egiteagatik. Hamar mila arrazoirengatik, hamar mila esker.

Sorreratik izan ditut lagunak, maitatua sentiarazi nautenak, erabilgarri, etxeko. Baina, horrexegatik, hain zuzen, etsaiak izan ditut informazio askea maite ez dutenen artean. Eta kriminalizatua izan naiz, erasotua, jazarria. Imajina daitezkeen era guztietan. Hor nago, baina. Hor ari naiz, elkartasunez eta elkarrekin eraiki dugun proiektuaren aldeko lanean.

Gertzatzen dena kontatzea da nire lana. Eman didazuen lana. Gauzak diren bezala kontatzea. Gustatu ala ez. Zorroztasunez, begirunez eta zintzotasunez beti. Egia kontatzeko sortu baininduzuen. Kontatzeko, eta esateko. Nik ere nire iritzia izateko eskubidea baitut. Iritzia izatekoa eta ematekoa. Gustatu ala ez. Euskal Herriaren eskubide nazionalen alde hitz egiten dut, herri mugimenduaren alde, Euskal Herriak jasaten duen bidegabekeriaren aurka. Ahotsik ez duzuenon alde. Mundua ezkerretik eraiki nahi duzuenon alde. Etorkizun askeari baikortasunez eta konpromisoz begiratzen diezuenon alde. Isilik egon nahi ez duzuenon alde. Isilarazi nahi banaute ere. Esaten dudana ez delako beti denen gustukoa. Baina, ni, nik bezala pentsatsen ez dutenen iritziak ere kontuan hartzen saiatzen naiz. Haiei ere leku ematen diet. Ez bainaiz hitz egitearen beldur, ez bainaiz besteek ere hitz egitearen beldur.

Ausarta izateko egin ninduzuen. Gogorra bada ere. Gogorra bezain polita. Polita ere badelako sentitzea, hor egotea une onak bizitzeko, eta garai zailak sufritzeko. Bizi garen seinale, bizi naizen seinale. Eta ez dizuet ukatuko hamar urteotan denetik sentitzea tokatu zaidala:

Harrotasuna, poza, tristura, mina, pena, auzolotsa, haserrea, harridura, baikortasuna.

Zuek ere bertan izatea nahi nuke. Zuek, goizero Euskal Herriko azken txokora informazio askea iristea posible egiten duzuen profesionalok. Egunero, hain ongi sentiarazten nauten milaka eskuetara zabaltzen nauzuenak. Erabilgarri eta maitatu sentiarazten nauzuenak. Baina, bihar nire eguneroko hitzordua dut irakurleekin, eta zuei profesionalei esker, ez dut hitzordua huts egingo.

Aldatu naiz hamar urteotan. Azalez, nik ere gustagarri izatea atsegin baitut. Baina ez mamiz, ez edukiz. Urte hauetan sinesgarritasuna irabazi dut. Zintzo eutsi diet zuek lehen egunean eman zenizkidaten printzipioei. Nire atal guztietan: Eguneko gaiak, Iritzia, Euskal Herria, Mundua, Ekonomia, Kirolak, Kultura, Gaur 8.

Elebiduna naiz, baina euskara daramat bihotzean. Euskara eta euskal kultura.

Astea igandearekin amaitzen omen da. Zazpigarren eguna. Eta nire lehen igandetik Zazpika daramat nirekin. Bere kolore, erreportaje eta elkarrizketekin gozatzen naiz. Eta harro nago hura nirekin dagoelako. Euskal Herrian egindako igandeko aldizkari bakarra delako. Euskal Herrian egina, eta mundu guztiarentzat pentsatua.

Zorionez, gaurkoa ez da kontraportadarekin bukatzen. Berriak gertatu ahala kontatzeko prestatu nauzue. Interneti esker, berehalako informazioa emateko gai naiz, paperezko ediziotik ediziora dagoen eguneroko tartean, bisitan zatozkidaten guztiei. Eta benetako Euskal Herria, hainbestetan manipulatu nahi duten hori, planetako txoko guztietara zabal dezaket. Gaur, euskaldun asko eta munduko milaka pertsona niregandik gertuago zaudete.

Zu Ainara, zu Lurdes, zu Asier, zu Koldo, hamar urte eman ditzaket izenak esaten. Milaka zu eta gu bakarra. Zuek zarete, gu GARA,

Zorionak!

 

Una conexión con la redacción de Donostia desveló la portada de hoy

Una de las sorpresas del acto de ayer fue la conexión con la redacción de GARA en Donostia, donde Mikel Jauregi, uno de los redactores encargados del cierre diario, adelantó a los asistentes las noticias de la portada del periódico que hoy tiene usted en sus manos. «La foto de portada será otra», bromeaba luego el director, Josu Juaristi, sobre la imagen que aparecía de un Landako Gunea todavía vacío.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo