GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Clermont

Ezer egin ahal izateko, erraztasun gehiegi eman ditu Aviron Baionakoak

CLERMONT 44

AVIRON 10

J.L. | BAIONA

Avironek Biarritzen kontrako bidea hartu du. Lehen itzuli bikaina egin bazuen ere, urte berriari tamaina hartu ezinik dabil, eta atzo sekulako astindua hartu zuen Clermont taldeari egin zion bisitan.

Norgehiagoka garrantzitsua zen bi taldeentzat, laugarren eta bosgarren baitzeuden. Clermontek bost puntuko aldea ateratzen zion talde lapurtarrari, eta atzo irabazita, laugarren postura gerturatzeko aukera zuen. Ezin, baina.

Markagailuak dena erakusten du. Bi taldeen artean alde handia egon zen, eta etxeko taldea jaun eta jabe izan zen lehen minututik amaierara arte. Zuri-urdinak oso gaizki aritu ziren defentsan. Huts asko egin zituzten, eta Clermonteko jokalariek ederki baliatu zituzten emandako erraztasunak.

Hori gutxi balitz, aurrean ere ezer gutxi egin zuten. Bi entsegu egin zituzten, baina hortik aurrera ezer ere ez. Ostikoekin ere ez zuten asmatu, eta izan zituzten aukeretan ere huts egin zuten.

Atzoko porrota aurreikuspenen artean sar daiteke, baina ez emaitza, izan ere, ez baitzuen ematen Ligan parean ziren bi talde zirenik aurrez aurre. Avironek oso itxura ahula eman zuen. Atzokoa istripu bat besterik ez izatea espero dute zaleek, eta orain arteko itxura ematen jarraitzea.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo