Hain sano zirudien hil baino lehen!
Partida eskasa egin arren, Unicajak Bilbao Basket gainditu zuen. Cabezasen lana eta hiruko jaurtiketak izan ziren andaluziarren armak.
BILBAO BASKET 73
Arnaitz GORRITI | BILBO
Sarri esan ohi da hil baino lehentxeago gaixoek hobera egiten dutela. Bada, atzo antzeko zerbait gertatu zitzaion Bilbao Basketi. Neurketa osoan atzetik ibili ostean, hirugarren laurdenaren erdialdean, 0-12ko partzial bati esker, 40-43 aurreratu ziren bilbotarrak, eta azken laurdenean 63-61 hurbildu ere bai. Alabaina, hil aurreko hobetzeak izango ziren, izan ere, Unicajak estutasun larregirik gabe irabazi baitzuen.
Ezin izan zuen Txus Vidorretaren taldeak sasoiko hamargarren garaipenik erdietsi. Baina penatan utzi behar izan zion partidari ihes egiten, markagailuan ez zen-eta oso atzean ibili. Malagan neurketa onak jokatu ohi dituzte bizkaitarrek, baita garaipen garrantzitsuak eskuratu ere. Atzo, ordea, Unicajak, Carlos Cabezasen lanari eta hiruko portzentaje onari esker, ez zion aukerarik eman Bilbao Basketi.
Hotza eta eskasa
Euria ari omen zuen atzo Malagan eta, Andaluzian hain ohikoa ez den eguraldi horren eraginez nonbait, neurketa hotza, nahiko eskasa, jokatu zuten.
Bilbotarren talde jokoa ez zen behar bezain erregularra, baina beti azaltzen zen norbait, Guardia eta Recker batik bat, bizkaitarren aukerei eusteko. Laugarren laurdenean, 63-61 hurbildu zen Bilbao Basket, Reckerren saskiratze baten ostean, baina 9-0ko partzial batek neurketa erabakita utzi zuen. Cabezasek ez ezik, Archibald, Berni Rodriguez eta Haislipek ere behar zenean min ematen asmatu zuten. Aldiz, Banic eta Salgadoren erasoko ekarpen handiagoa falta izan zen. Horrela nekez irabaz daiteke.
Txus Vidorreta compareció bastante satisfecho, a pesar de la undécima derrota de la campaña. El tecnico bilbaino alabó el esfuerzo de sus jugadores, pero reconoció la superioridad del Unicaja.
«Unicaja ha sido mejor que nosotros, pero hemos plantado cara en todo momento. El equipo se ha sobrepuesto a un mal inicio y ha hecho un buen trabajo en el segundo y el tercer cuarto. Ahí, la calidad de hombres como Berni -Rodríguez- y Carlos -Cabezas- ha sido fundamental con cinco triples seguidos. Aunque nos hemos puesto 63-61, nos ha faltado un poco de energía».
Vidorreta no mencionó el arbitraje, pero sí pidió cierta «paridad en el criterio» a la hora de pitar el empleo de las manos en defensa.A. G.