Paul Asensio, bere anaia eta etxekoak
Eskertzeko oharra
Joan zen ostegunean hil zitzaigun Fernando, 18/98 auzian espetxeratutako Paul Asensio algortarraren aita. Etxera etortzea eskatu zuen une hunkigarri horietan Paulek, etxekoekin egon ahal izateko. Berehala, Langraizera ekarri zuten. Bada, larunbat eguerdian, asko izan ziren Derioko hilerrira joandako lagunak, bertan erraustu baitzuten Fernando. Horregatik guztiagatik, Paulek berak, bere anaiak eta preso algortarraren eta bere aita Fernandoren etxekook eskerrak eman nahi dizkiegu lagun horiei guztiei, une latz hauetan gure ondoan egoteagatik. Baita egoterik izan ez zuten baina elkartasuna eta babesa adierazi ziguten guztiei ere.
Mila esker, bihotz-bihotzez.