GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Kopan zerbait handia egiteko bidean

Azken zenbaki eta emaitzek itxaropena elikatzen dute

Bartzelona ahalguztidunak baino ez ditu zuri-gorriek baino puntu gehiago batu azken bi hilabeteetan.

p033_f01_666x666.jpg

GARA | BILBO

Kanpotik begiratuta, bada Athleticen inguruan sortu den euforia gehiegizkoa ez ote den dioenik. Denbora gutxian, azken urteetako amesgaiztoak esnatzen ikustetik, taldea gaindiezina dela sinestera pasa dira zale asko. Bilbotar izaeraren klixeari atxeki dakioke aldaketa hau, eta hein handi batean hala izan daiteke, San Mameseko zaleek eta taldeak bat egiten dutenean, Athleticen errendimendua ikaragarri handitzen baita. Dena dela, topikoetatik harantzago, bada itxaropena elikatzeko beste arrazoi indartsu bat; taldearen azken emaitzak eta zenbakiak.

Beste gauza askoren artean, futbola «aldartea» dela esatean asmatu zuen behin Jorge Valdanok, eta kasu honetan behintzat arrazoia eman beharko zaio argentinarrari, izan ere, zuritik beltzera egin baitu talde zuri-gorriak hilabete pare baten buruan. Azaroaren 1ean, Villarrealen aurka, bederatzigarren jardunaldian, 1988-89. denboraldiko historiako txarrena berdindu zuenean, bost partida erreskadan galduz, Caparrosenek behea jo zuten. Zalantzaz eta ikaraz jositako boladatxo baten ostean, Numantziaren aurka galdutako konfiantza berreskuratu, ordea, eta goranzko bultzada itzela jaso du taldeak.

Gauzak horrela, arraunean esaten den bezala, olatu ona hartuz, azken bi hilabeteetako Ligako talderik onena dugu zuri-gorria, beste galaxia batekoa dirudien Bartzelona alde batera utzita. Jokoan jarritako azken 27 puntuetatik 20 eskuratu dituzte euskaldunek, sei garaipen (Numantzia, Sporting, Betis, Atletico, Valentzia eta Malaga), bi berdinketa (Racing eta Espanyol) eta porrot bakarrekin (Almerian Kopa lehenetsita, titular askorik gabe jokatutako partidan).

Ia partidako gol bat

Golak egitea beti izan da zuri-gorrien gabezia nagusietako bat, baina kezka horri ere taldeak buelta eman diola esan dezakegu, izan ere, jokatutako azken 20 partidetatik 19tan aurkariaren atea zulatzea lortu dute. Sportingen aurka San Mamesen jokatutako Kopako joaneko partida izan zen salbuespena, baina zorionez itzulerako partidan lortutako garaipenak aurrera egiteko balio izan zuen.

Partida horretan, beste batzuekin batera, bikain sumatzen da taldea, gogo aldetik, bikain dagoen adibide garbia, izan ere, futbolean horren zaila den kontrako emaitza bati buelta emateko gai izan zen, Vicente Calderonen eta Valentzia eta Malagaren aurka San Mamesen egiteko gai izan zen era berean.

Gainera, bihar Sanchez Pizjuanen Sevillaren aurka jokatu beharreko Kopako partidari begira esan daiteke, taldeak Bilbotik kanpo jokatu dituen azken hamar partidetan gola sartzeko gai izan direla, nahiz eta bisitari bezala golik sartu gabe amaitu zen partida bakarra, hain zuzen ere, andaluziarren aurka jokatutakoa izan zen. Sevillak 4-0 irabazi zuen orduan.

Sevilla, okerrago

Athleticen aurkaria, askoz irregularrago agertu da eta Ligako azken bederatzi jardunaldiko tarte horretan, sei puntu gutxiago, 14, lortu ditu, gainera, azken bi partidak galdu dituzte.

La plantilla, entre la prudencia y la ilusión por una final

La plantilla rojiblanca intenta mantener el equilibrio entre la euforia que se vive en el ambiente y la ilusión por estar en una final de Copa.

Ayer fueron David López y Fernando Amorebieta los encargados de hablar ante la prensa y ambos alertaron sobre la dificultad de eliminar al Sevilla. «El vestuario está muy contento y con mucha ilusión, sabemos que hay que ir a por todas por que es una opción muy importante para nosotros», señaló el central, mientras que el centrocampista alertó de que el Sevilla sube muchos enteros cuando juega ante su público en el Pizjuán.GARA

Jiménez recupera a Adriano y Mosquera

Adriano y Mosquera se han recuperado de las molestias físicas que sufrían y entrenaron con normalidad, por lo que estarán en la lista ante el Athletic. Fernando Navarro, Squillaci, Renato y Kanouté, quienes no estuvieron ante el Sporting, también volverán al once inicial.

Buena evolución de Ocio, Koikili y Jon Vélez

Aunque habrá que esperar a que Caparrós dé hoy la lista, la evolución de los tres jugadores que arrastraban problemas físicos -Aitor Ocio, Koikili y Ion Vélez- es muy positiva, por lo que se espera que los tres puedan jugar en Sevilla. La opción menos clara es la del delantero.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo