GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Berezkoak Buruz Buruko Txapelketa

Patrick Ozafrainek beretzat hartu du ligaxkan sartzeko falta zen txartela

p039_f03_97x96.jpg

OZAFRAIN 40

ETXETO 27

Jon LEUNDA | DONIBANE GARAZI

Patric Ozafrainek beretzat hartu zuen finalerdietako ligaxka jokatzeko falta zen txartela. Bankakoak ez zion Etxetori inongo aukerarik eman, eta merezimendu osoarekin egin du aurrera.

Norgehiagokan zehar kintze politak ikusi ahal izan ziren, baina benetako emozioa hasierako tantoetan bakarrik izan zen, hortik aurrera Patrickek erraz egin baitzuen aurrera. Lehen lau tantoetan bi aldiz berdinduta egon ostean, Nafarroa Beherekoak 11-1eko partziala sartu zuen, eta 15-5ekoa jarri zuen markagailuan.

Etxetok ez daki atzetik jokatzen, berehala etsitzen du, eta atzo ere horrelaxe gertatu zen. Hamar kintze atzetik ikusi zuenean partida galdutzat jo zuen lapurtarrak eta amaieran arrisku batzuk hartu bazituen ere, ezin izan zuen Ozafrain estutu.

Lehen fasea amaitu da, eta datorren igandetik aurrera finalerdietako ligaxka jokatuko da. Ozafrain, Ezkurra, Waltari eta Kurutxari izango dira. Gaur eguerdian egingo dute zozketa, egutegia zehazteko, baina jarriak dituzte trinketak eta datak. Hasteko, datorren igandean izango dira Arrangoitzen. Garendainen eta Donibane Garazin izango dira beste biak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo