GARA > Idatzia > > Kultura

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin, poesia eta kantuez berbetan Bilbo Zaharra forumean

p048_f02_46x64.jpg

GARA | BILBO

Aurtengo ikasturtean zabaldu bideari jarraituz, literatura eta musika uztartuko ditu beste behin Bilbo Zaharra Forumak. Horretarako, Kirmen Uribe poeta ondarroarra eta Mikel Urdangarin musikari zornotzarra gonbidatu ditu gaur, 19.00etatik aurrera, Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian) burutuko duten solasera.

Antolatzaileen esanetan, «poeta eta musikaria elkartuta sortzen den giro bereziaz gozatzeko aukera eskaintzea da xedea».

Mikelek eta Kirmenek elkar nola ezagutu zuten eta elkarrekin egin zuten lehen ikuskizuna nola gauzatu zen kontatuko dute, New Yorkera egindako bidaiaren berri eta «Bar Puerto» edo «Zaharregia, txikiegia agian» diskoen berri emateaz aparte.

Gaur zortzi, otsailaren 12an, hurrengo saioa egingo dute Itxaro Borda lapurtar idazle eta Pier Paul Berzaitz zuberotar kantariak. Arnaut Oihenarten poesia aztertuko dute, ikasturte hasieran Koldo Izagirre eta Joseba Tapiak Gabriel Arestiri buruzko saioan eta Iñaki Irazuk eta Gontzal Mendibilek Bitoriano Gandiagari buruzko saioan egin zuten legez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo