GARA > Idatzia > > Kultura

Ry Cooder «musikari arkeologoak» Bilbon joko du datorren uztailaren 2an

p050_f01_88x88.jpg

A. BILBAO | BILBO

Get In etxeak atzo iragarri zuenez, datorren uztailaren 2an Bilboko Euskalduna jauregian joko du Ry Cooderrek (Los Angeles, 1947).

Eskarmentu handiko musikari, gitarra jotzaile eta ekoizle trebea dugu Cooder, eta lau hamarkadako ibilbide emankorra egina du dagoeneko. 1970. urtean egin zuen debuta eta «Anthology. The Ufo Has Landed» plazaratu zuen iaz, zuzenean aurkeztuko duen antologia lan bikoitza. Tartean, besteak beste, «Paris-Texas» (Wim Wenders, 1984) filmeko soinu bandaz arduratu, mexikar etorkinek Los Angelesen sortu musika «Chavez Ravine» lanean bildu, edo Ali Farka Toure bluesman maliarrarekin bikotean jotakoa dugu.

Euskalduna jauregian, musikari paregabeekin joko du, laukotean: Ry Cooder (gitarra), Nick Lowe (ahotsa), Flaco Jimenez (soinu handia) eta Joachim Cooder (bateria). Aurretik, Juliette Commagere arituko da.

Gaur, sarrerak salgai

Bilbon baino lehen, besteak beste, Bartzelonan (ekainaren 30ean) eta Madrilen (uztailaren 1ean) joko du Ray Cooderrek, eta sarrerak gaur goizeko hamarretatik au- rrera eskuratu ahal izango dira, Tick Tack Ticketen salmenta puntuetan, 902 15 00 25 telefono zenbakian edota www.ticktackticket.com atarian. Sarrera guztiak zenbakidunak izango dira. Salneurria 62, 66 eta 70 eurokoa izango da, banaketa gastuak aparte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo