1.000 Herri-lan
EAJ-PNBren ustez, Ipar Euskal Herria berrindartze planetik «baztertu» dute
Krisiari aurre egiteko Parisko Gobernuak abian jarri duen «1.000 Herri Lan» berrindartze planetik Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ia erabat «baztertuta» utzi dituztela salatu du EAJ-PNBk. Lurraldeotako erakundeen parte hartzerik gabe egindakoa izateaz gain, planak soilik Baionako katedralean eta presondegian eraberritze lan batzuk egitea eta industria proiektu bat sustatzea aurreikusten du planak. Euskal ekonomia tokiko eragileek berpiztuko dutela uste du EAJ-PNBk eta Euskal Herria 2020ko egitasmoak «lastertzea» eskatu du.