GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Berpizteko gogoz

Hidalgo: «Kobratzeko arazoa jokoan nabarituko du Valentziak»

Valentziako jokalariek kirolaz kanpoko arazoak ezin izango dituztela alde batera utzi uste du jokalari kataluniarrak, berak Malaga taldean bizi izandako esperientzian oinarriturik.

p033_f01_555x555.jpg

GARA | IRUÑEA

Konkurtso Legea da ekonomikoki gauzak oso gaizki egin dituzten taldeek azken urteetan euren akatsak konpontzeko topatu duten modua. Sortutako zorrari buelta eman ezin diotenean, zor hori negoziatzeko bidea da Konkurtso Legea eta instituzio publikoak eta talde horretako jokalariak izaten dira kaltetuenak klubek bide hori hartzen dutenean. Gurean Alaves eta Reala izan dira irtenbide horren aldeko hautua egin dutenak, baina gero eta gehiago dira Ligan antzeko konponbidera jotzen dutenak, tartean Valentzia -600 milioi euroko zorra omen duena-, Osasunaren hurrengo aurkaria. Hidalgo taldekide berriak ondo daki Valentziako jokalariak une hauetan pasatzen ari diren egoera zer-nolakoa den, eta berak Malagan bizi izandako esperientziatik abiatuta, biharko aurkariek ezegonkortasun hori zelaian nabarituko dutela azaldu zuen prentsaurrekoan.

«Horrek eragiten du, noski eragiten duela. Ni halako batetik pasatakoa naiz, eta ongi dakit zer den. Eurek ezetz esango dute, burua partidan dutela, baina ostegunean kobratuko duzula esan, baina astelehenerako atzeratzen denean, eta gero hurrengo asterako.... beraiek ukatu arren, horrek arreta desbideratzen du».

Malagako jokalari zela, Andaluziako taldean egoerari buelta emateko gai izan ziren eta, Bigarren B Mailara jaisteko arriskuan egon eta urtebetera, Lehen Mailara igotzea lortu zuten, baina «astero hiru bilera edo egiten genituen, baina sekula ez aurkaria aztertzeko, baizik eta ea noiz ordainduko ziguten edo epailea noiz etorriko zen jakiteko; eta hori ez da ona», azaldu zuen.

Erasoan beldurgarriak

Osasunak oraingoz ez du halako buruhausterik, eta aurkaria ondo aztertu dute Camachorenek. Hidalgoren ustez, «Valentziak aurrealdean dituen baliabideak eta daukan jokatzeko modua goraipatzekoak dira; lan izugarria egiten ari da taldea. Euren akats txikiak baliatu behar ditugu, min ematen saiatzeko. Funtsezkoa izango da gure atea hutsean mantentzea, horrekin gauza asko eginda izango ditugulako».

Bere egoera pertsonalaz ere mintzatu zen Zaragozatik etorritako jokalaria, eta Iruñean eman dituen bi asteetan, hirira eta taldera bikain egokitu dela azaldu zen. «Oso gustura aurkitzen naiz, taldeak irabazi egin du eta jendeak bikain hartu nau. Sergiok eta klubak asko lagundu didate egokitzapen horretan. Zaleekin harrituta nago, ez bakarrik igandean izan zuten jarrera bikainagatik, baita kalean esaten dizkidatenengatik ere. Osasunakoa izatea berezia da, oso barruan eramaten den zerbait dela jabetu naiz Iruñean daramadan denbora gutxian», gaineratu zuen.

Unai Emery quiere tener la puerta a cero

Unai Emery, entrenador del Valencia, admitió que su equipo está «en una racha negativa fuera de casa» y declaró que, de cara al partido de El Sadar, su principal objetivo será mantener la portería a cero tras quince partidos oficiales sin conseguirlo.

«Estamos en una racha negativa fuera de cada y cada partido es una oportunidad para romperla», aseguró el hondarribitarra, quien añadió que su equipo ha de encarar el partido contra Osasuna «con la máxima exigencia». Sobre la posibilidad de observar alguna mejora defensiva tras una semana de entrenamientos «limpia» de partidos, el entrenador manifestó que el lema del equipo es «procurar ser hoy mejor que ayer».

Explicó que el equipo pretende «ir sumando puntos para mantener la buena dinámica de la clasificación porque los que vienen de atrás aprietan y», dijo, «nosotros queremos superar al Sevilla y al Real Madrid en la clasificación».

Unai Emery aseguró que su equipo deberá «dar un paso al frente» mañana para enfrentarse «al clima, a un campo lleno y a la máxima intensidad que los jugadores de Osasuna ponen en el campo para poder obtener la victoria». GARA

Optimismo en torno a las opciones de Puñal

Los médicos rojillos y el propio Patxi Puñal son optimistas de cara a las opciones del centrocampista navarro para poder jugar mañana ante el Valencia. El de Uharte se entrenó ayer en solitario, pero al término de la sesión se mostró seguro de que podrá ser convocado.

Sesión interior de recuperación en Tajonar

La nevada caída ayer sobre Iruñerria hizo que la sesión de recuperación programada por Camacho se llevara a cabo en las instalaciones interiores de Tajonar. Los jugadores rojillos, salvo Nekounam -que se marchó a su país ya que está sancionado- tuvieron sesión de vídeo en primer lugar y, posteriormente, hidroterapia y fisioterapia. Kike Sola entrenó con el readaptador físico y Josetxo guardó reposo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo