GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Fiskalak Hodei Ijurkorentzako 38 urteko espetxe zigor eskaera mantendu du

GARA |

Atzo amaitu zen Hodei Ijurko gazte iruindarraren aurkako epaiketa Auzitegi Nazional espainolean, eta fiskalak auzipetuarentzako 38 urteko kartzela zigorraren eskaera mantendu zuen bertan. Iturrama auzoko bizilaguna martxoaren 9an atxilotu zuen Foruzaingoak Iruñean, patruila auto bati eraso izana egotzita.

Fiskaltzak, eraso horrez gain, Segi gazte erakundeko kidea izatea leporatzen dio Ijurkori, bere etxearen miaketan erakunde horren kamiseta bat aurkitu izana frogatzat hartuta.

Amnistiaren aldeko mugimenduak fiskalaren eskaera «neurriz kanpokoa» dela salatu eta epaiketa politiko honek «mendeku» zantzuak dituela gaineratu du. Era berean, 38 urteko espetxe zigorrak «praktikan bizi osoko zigorra» adierazten duela salatu du mugimenduak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo