GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Binakako Txapelketa

Gauzak bere tokian ipintzeko garaia heldu da dagoeneko

Seigarren jardunaldiak sailkapena desorekatzen hasi beharko du gaurkoan.

Imanol CARRILLO | DONOSTIA

Komunikabideak eta jarraitzaileak aspaldi ari dira momentu erabakigarriez hitz egiten, eta aurreko jardunaldietan hala zirudien, baina ezusteko emaitzek sailkapena estuago jarri dute.

Aurtengo Binakako Txapelketa inoiz baino berdinduagoa dator eta, ondorioz, ezin da gauzak erabakita daudenik esan. Badirudi ligaxkako azken partidak jokatu arte itxaron beharko dela aurrera egingo duten bikoteak nortzuk izango diren jakiteko. Dena den, seigarren jardunaldi honek gauzak bere tokian uzten hasi beharko du.

Horretarako, gaurko egunak bi norgehiagoka dakartza, ikusleen mesederako. Alde batetik, Berasaluze VIII.a-Begino bikoteak Irujok eta Goñi III.ak osatzen dutenaren aurka jokatu beharko du Iruñeko Labrit pilotalekuan (18.00). Asegarceko eta Aspeko pilotariek hiru garaipen eta bi porrot dituzte euren estatistiketan. Beraz, pilotalekua giro ederraz jantziko da norgehiagoka garrantzitsu eta ikusgarri honi harrera egiteko.

Hala ere, bi bikote hauek beste partida baten zain egon beharko dute sailkapenean gora egin ahal duten jakiteko. Tafallan, Ereta pilotalekuan, Olaizola II.a-Mendizabal II.a bikoteak Xala eta Zubietaren aurka neurtu beharko du gaur bertan (20.30).

Aimarrek eta Oierrek lau garaipen eta porrot bakarra duten bitartean, Lekuinekoak eta Etxarri-Aranatzekoak partida bakarra irabazi eta lau porrot dituzte. Atzelari nafarra Laskurainen ordez arituko da, dirudienez, txapelketa amaitu arte. Horrek bi ondorio nabarmen ekar ditzake: ordezkoak bere jokoa erakusteko izango duen nahia eta ilusioari esker Aspeko bikoteak ezinbesteko garaipena lortzea, edo esperientzia eta erritmo faltarengatik porrot egitea.

eRREMONTEA

Ezkurra-Badiola bikoteak Zeberio II.aren eta Urrutiaren aurka jokatu beharko du gaur Hernaniko Galarreta pilotalekuan (17.00). Bigarren hauek Banakako Txapelketako txapelduna eta txapeldunordea dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo