GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

SOKATIRA

Abadiñok Herbehereetan ere bere mailarik onena eman nahi du

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Txapelketak geldialdia izango du asteburu honetan, Abadiño taldeak Herbehereetan jokatuko baitu nazioarteko lehiaketa bat.

Bizkaitarrak ia aurkaririk gabe geratu dira Euskal Herrian, eta nazioartean parte hartzea garrantzitsua izaten da. Bi talde eraman dituzte berdeek, eta 600 eta 640 kilotan neurtuko dituzte indarrak. Abadiñoren helburu nagusia lan on bat egitea izango da, eta ahal izanez gero, pisuren batean irabaztea, baina beraientzat garrantzitsuena nazioarteko lehiaketa batean parte hartzea da. Aurten jadanik jantzi dute txapel bat Euskal Herrian, eta gauzak doazen bezala, denak lortzeko ere aukera guztiak dituzte, gainerakoei koska ederra kentzen baitiete.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo