Binakako Txapelketaren balantzea
Bikoteak metro koadroaren prezioa nabaritzen hasiak dira
Ligaxka amaitzeko bi jardunaldiren faltan, sailkapena inoiz baino berdinduago dago. Pilotari guztiek finalerdietara sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.
Imanol CARRILLO | DONOSTIA
Etxebizitzaren metro koadroa oso garesti dagoela aipatu izan digute sarritan erakundeek, are gehiago krisi ekonomikoan murgilduta gaudela. Hego Euskal Herria, gainera, Estatu espainoleko lurralderik garestie- netakoa da. Hori aitzakiatzat hartuta, badirudi Binakako Txapelketako pilotariak krisia nabaritzen hasiak direla, sailkapena oso estu eta garesti jarri baita horientzat ere.
Aurreko urteetan gertatu ez den bezala, aurten, seigarren jardunaldia amaituta eta zazpigarrenaren atarian, zortzi bikoteek hurrengo faserako sailkapena lortzeko aukerak dituzte.
Asteburuak utzi duen beste ohar garrantzitsuetako bat lau partiden arteko aldea izan da. Ostiralekoa eta igandekoa norgehiagoka aspergarriak izan ziren, eta beste biak, Iruñekoa eta Tafallakoa, ostera, orain arte ikusi diren onenetarikoak izan dira.
Sailkapenari begiratuta, egoera onenean daudenak Olaizola II.a eta Mendizabal II.a dira, lau garaipen eta bi porrot lortuta, baina dagoeneko hurrengo fasean egoteko aukera ederra galdu zuten Xala eta Zubietaren aurka larunbatean Tafallan.
Lekuineko aurrelaria oso fin aritu zen, bere jokorik onena berreskuratuz. Zubietak oso lan serioa egin zuen lehen garaipena lortzeko. Goizuetakoak ere partida biribila jokatu zuen, baina Oierrekin batera 17 tantorekin amaitu zuen lehia. Ez da emaitza txarra Asegarcekoentzat une honetan, sailkapena hain estu egonda, oso garrantzitsua izango baita bikote bakoitzaren aldeko eta kontrako tantoen diferentzia.
Labriten, onena
Beste norgehiagoka ikusgarrian, Berasaluze VIII.ak eta Beginok, garaipen garrantzitsua lortzeaz gain, kalitate handiko jokoa erakutsi zuten Iruñeko Labrit pilotalekuan. Partidako -eta jardunaldiko- pilotaririk onena, dudarik gabe, Pablo izan zen. Berrizkoak erakustaldi bikaina eskaini zuen Aritzen kolpe ikaragarriarekin batuz. Irujok eta Goñi III.ak ezin izan zuten ezer egin horren aurrean.
Aurkako aldean (aspergarritasunagatik), Titin-Pascual Olaizola I.a-Patxi Ruizen aurkakoan, lehen bikoteak bazirudien ez zuela irabazteko arazo handiegirik izango. Baina aurreikuspenek askotan huts egiten dute. Titinen beldurra, ezker eskuarekin airez sartzeko, nabaria izan zen, Triciokoak tendinitisa baitzuen. Pascual, gainera, oso txapelketa ona egiten ari zen ostirala arte, baina Abartzutzakoa nekea nabaritzen hasia da.
Eibarren jokatutako Bengoetxea VI.a-Beloki eta Gonzalez-Barriolaren arteko asteburuko azken norgehiagokan, gorriek hirugarren garaipena lortu zuten. Aspeko pilotariek erraztasun asko eman zizkieten Asegarcekoei baina, orokorrean, Abelen ohiko erregulartasuna oso urruti geratu zen, bost pilota galduta. Bere bikoteak akats ugari egin zituen, sailkapena gero eta estuago jarriz.
Beste alde batetik, atzo jakin izan zenez, Mendizabal II.ak ezin izango du Irujoren eta Goñi III.aren aurkako partida jokatu eskuin eskuan duen minarengatik. Haren ordez Oier Zearra arituko da Atano III.a pilotalekuan.
Al contrario que en las últimas jornadas, donde los zagueros han sido los más destacados, el fin de semana ha devuelto la calidad a los delanteros. Berasaluze VIII y Olaizola I (59 puntos) han sido los mejores pelotaris en opinión del jurado de Euskadi Irratia Saria. Cabe destacar que cada uno de los delanteros vencedores ha sido el mejor de su partido. Así, Xala ocupa la tercera posición (57) y Bengoetxea VI la cuarta (49), empatado a puntos con Beloki. En la clasificación general, Xala (230) pasa a ser líder, si bien los rivales se aproximan más que nunca: Irujo está a tan sólo cinco puntos (225), Berasaluze VIII a nueve (221), y Olaizola II a diez (220).